« Mikromega | Xaguak soka-saltoan »
Idatz Lan guztiak (12 liburuki) / Manuel Lekuona / Gipuzkoako Foru Aldundia, 1988
Manuel Lekuona Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-29
Euskal kulturaren iazko galerarik handienetako bat, denok dakigunez, Manuel Lekuonaren heriotza izan zen. Gizonarekin batera bere lanak itzal ez daitezen, Gipuzkoako Diputazioak, bestelako omenaldien artean, haren lan guztiak argitaratzea erabaki zuen, eta dudarik gabe txalogarri deritzogu erabaki horri.
Bizitza osoan langile porrokatua izan zen, eta argi ikusten da bere emaitzaren neurriari erreparatzean. Hamabi liburuki, hamabi tomo mardul etorri zaizkigu erredakziora eta guzti hori laburbiltzen ezinezkoa dela jakinik, aipamen hutsean geratu behar.
Euskal kulturaren inguruan beti ere, interesgune desberdinak izan zituen don Manuelek beti, eta gai horien arabera sailkatu dira liburuak. Lehena, oiartzuar apezak goratzen lagundu zuen ahozko literaturaz. Hurrena arteari buruzkoa. Beste lau kondaira dutela mintzagai. Euskarari buruzko lanek beste bat hartzen dute, literatur sorkuntzak beste bat eta Gabon eta eliz kantek ere badute berea. “Azken Urratsak” izendatu azkenaurrekoa, eta azkenean berriz, gehigarri eta aurkibideak aurki litezke.
Manuel Lekuona lehendakari izan zuen “Kardaberaz” elkartearen bildumaren barnean doaz liburu guzti hauek, egileak idatzi bezala, gipuzkeraz. Xabi Oteroren azala ere asko gustatu zaigu, ederra oso.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi