kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Mikromega / Voltaire (Karlos Santisteban) / Kriselu, 1988

Mikromega Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-22

François-Marie Aronet, Voltaire ezizenez ezagunagoa, Ilustrazio garaiko gizonik argienetakoa izan zen. XVIII.eko Frantzian arazotxo batzuk izan zituen bere ideia aurrerazaleak zirela eta baina orohar lasai asko bizi izan zen Madame de Pompadour eta abarrekoen saloietan, bere mihi zorrotzaz zirenak eta ez zirenak astinduz.

Milaka gutunez gain, hainbat generotan idatzi zuen, eta guztietan bere filosofia politikorako kezkak argi eta garbi ageri dira. Halaxe zen lehendik euskaraz geneukan bere obran, Ibon Sarasolak aspaldi itzulitako “Kandido” zoragarrian, eta halaxe da Karlos Santistebanek liburutxo honetara bildu eta itzuli dituen hiru ipuinetan.

“Mikromega” da luzeena eta liburuari izena ematen diona. Izen bereko izaki erraldoi bat ageri zaigu, Sirio izarrekoa, eta honek Saturnoko beste batekin hara eta hona egiten dituen bidaietan, gauzak bere ikuspegiaz kontatuz, mundu honetako “egia” zenbaiten erlatibotasuna jartzen du agerian. “Memnon edo giza jakituria” deritzanean estoikoez eta estoizismoaz trufatzen da, eta “Eskarmentatuaren bidaien historia”-n bidaia bat egiten da, eta erlijio eta gizarte ohitura desberdinak erkatzean Voltairek bere ohizko helburuak lortzen ditu: sineskerien kontra eta arrazonamenduaren alde jartzea.

Besterik ez. Liburu polita, “Kriselu”ko klasikoen bildumako hau, eta eskertzekoa halaber itzultzaileak paratutako hitzaurrea.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak