« Mikromega | Xaguak soka-saltoan »
Bezperan entregatu nituenak / Pako Aristi / Elkar, 1988
Bezperan entregatu nituenak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-05-29
Hara gure Pako famosoaren gauza zaharren liburu berria. Liburua bai, baina bertako lanak ez dira berri-berriak. Izan ere, hau P. Aristik urtetan zehar egin dituen kazetaritza lanen antologia dugu. Zaharrak berri beraz —behin eta berriro diogu—, edo denboraren naufragiotik salbatu nahi diren paperak. Guk nostalgia kutsu nabarmena hartu diogu liburuari, maiz antxean agertzen direlako edo haurtzaroko oroitzapenak-eta, babes bila bailebilen, eta kutsu nostalgiko hori areagotu egiten du liburuaren diseinuak.
Antologia honetan hiru lan klase sartu ditu batipat egileak: erreportaiak, elkarrizketak eta zutabeak. Banan bana komentatuko ditugu? Erreportaietan barietate handia dago, baina badira nagusitzen zaizkion joerak: bat adibidez, gai beltz, trukulento samarretarako gustoa; bestea Urolarekiko atxikimendua litzateke, bainan hori hurbiltasunak dakarren ezagutza hobeari egotzi behar. Erreportaiotan erritmo ona eransten du, narratiboa ia, eta neri berezi-bereziki gustatu zait liburuko azkena, Errenteriako haur basatiarena, trebezia eta sentsibilitatea nabari baitzaizkio Pakori.
Elkarrizketak ere ugari. Nagusienak, bai luzeraz bai elkarren artean batasun bat dutelako, gure zenbait idazleri egindakoak: hortxe dauzkagu Atxaga, Txillardegi, Andu, lrigoien… Bakoitzaren produkzioari errepasoa ematen zaio, eta kontu asko lehendik ere ezagunak ditugun arren, gustagarria da halako elkarrizketa zabal eta patxadatsuak dastatu ahal izatea. Liburuko argazkiek, gutxi izan arren, bixitasuna eransten diote.
Zutabeak azkenik, besteekin tartekatuta. Genero zaila da eta nork bere estiloa bilatzen du bertan. Aristik ere badu berea: zuzentasunarena, publikoari gauzak errax esanda komunikatzeko gaitasuna. Batzuetan pasadizoak eta kontatzen ditu. Beste batzuetan gogoetan hasten da, eta agian hauxe da liburuaren, egilearen, alderdi kaxkarrena: gai arrunt edo trazendenteekin pentsaka jartzen denean, konturatu gabe erortzen da manikeismoan batzuetan, xinplekerietan ia beti. Eta estilo hori ona izan liteke tabernan berriketan aritzeko, baina ez horrenbeste letra inprimatuetan jartzeko. Aholkurik onartzen badu horixe esango genioke Pakori: bera ez dela filosofo —are guttiago poeta—, ez politiko, kontalaria dela, eta horretan duela aurrerabidea.
“Elkar”-ekoek abisatzen digute sail berri bat abiarazten dutela honekin: bertan biografiak, bidai liburuak, epistolak eta holakoak sartzeko asmoa omen dute, eta guri ondo iruditzen zaigu. Ea aurrera egiten duten, orain arte bezala.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez