kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bizitzako gazi-gezak / Martin Iturbe / Kriselu, 1987

Bizitzako gazi-gezak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-17

Aurreko batean, Martin Iturberen azken olerki lanak aipatu genituen, eta gaurkoan beste hau dakargu, hitz lauezkoa. Zazpi ipuin dira guztira liburua osatzen dutenak.

Zazpiak ere kutsu moral nabarmenez idatziak, irakaspen bat dutela helburu. Joera hori ez dago modan, jakina, baina guk ez dugu zertan modaren morroi izan eta alde horretatik ez dugu zer arbuiaturik. Nor bere bidea hautatzeko libre bait da. Edo hala beharko luke. Ondo baino hobeto biziko delakoan etxetik aldegiten duen eta gero penetan itzultzen den mutilarena eta halakoak dira argumentuak. Familia kontuak, munduaren ikuspegi kristaua…

Hizkuntza azpimarratu nahi genuke guk. Hizkera indartsu eta malgua darabil Iturbek. Esaldi bakoitza borobil tajutu eta behar den lekuan ebakia. Estilo hau ez da noski Martinek asmatua, baina sarritan eskertu egiten duzu halako euskara gozo, txukun eta adierazgarria dastatu ahal izana. Bestalde, euskaraganako amodioa txertatu zioten gurasoei eskaintzen dielako edo, gipuzkeraz egin nahi izan du. Dena den, h-ak eta beste bitxikeriaren bat kenduta batua balitz bezala (bidebatez: ez dakit ohartu zareten baina ohartu gabeko kutsaduraz nonbait, h-rik gabe eta idazten dutenen idazkera gero eta batuaren antz handiagokoa da).

Liburua laburtuz eta aipatu ditugun bi alderdiak, azal-mamiak, esaldi bakar batera bilduz, hauxe esango genuke: gure sermoilari onenen tradizioaren seme.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak