« Pintzelarekin | Bizitzaren alegoria »
Homo Faber / Max Frisch (Joxe Austin Arrieta) / Elkar, 2001
Parodia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-10-06
Max Frisch (1911-1991) bere mendeko gizona izan zen, eta suitzarra gainera. Suitzarra izatea garrantzirik gabeko kontua dela sinesten duena doala Suitzara eta jakingo du zergatik den Suitza berezia. Doala eta, han denboraldi batez egon ondoren, konturatuko da zer ezkutatzen den herri aberats horretan. Baina hori beste kontua da. Esan nahi dut idazle suitzarrak bereziak direla oso; beste herrialdetakoak baino bereziagoak apika. Har ditzagun Max Frisch eta Dürrematt eta beste batzuk. Har dezagun Gillermo Tell hura, hark bere geziaz beti jotzen zuen sagarra, semearen buru gainean bazegoen ere. Halaxe idazle suitzarrek, gure munduaren gainean jarritako sagarra jotzen dute eta zeharkatu ere bai alderik alde, behar den bezala. Horixe, mundu gaineko sagarraren aurka botatako gezia da liburu hau, Joxe Austin Arrietak zoragarri itzuli duen liburu hau; izan ere asmatu egin baitu idazle suitzarraren estiloa euskaratzean: esaldi laburrak baitira, ebakita bezala ageri direnak testuan, horregatik zehatzak oso, eta zakarrak. Zientziaren zakartasuna adierazi nahi omen zuen Max Frischek nobela honetan, mundu modernoaren fabula ere baden honetan. Alde batetik, zientzia eta teknologia eta haien hizkera hori, eta, bestetik, gizatasuna, giza zientzia, eta haien adierazpidea, poesia alegia. Poesia, bai.
Eta zein da batere poesiarik ez duen hizkera? Zientziarena alegia. Hala diote, baina aitortu behar dut oso metafora ederrak aurkitu ditudala nik zientzia gizon-emakumeen artean. Hori ere, noski, beste kontua da. Mendebaldeko aberastasunaz ari naiz, zientziaren garapenaz eta poesiaren handitasunaz. Biak lotzerik balego! Zientziaren parodia eginez idazten du Max Frischek liburua: matematikariaren zehaztasunaz (bera arkitekto ere izan zen), eta geometria zalearen trinkotasunaz. Mundu modernoaren parodia da, azken finean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez