kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Homo Faber / Max Frisch (Joxe Austin Arrieta) / Elkar, 2001

Bizitzaren alegoria Javier Rojo / El Correo, 2001-10-10

Gaur aipatuko dudan liburua benetako harribitxia delakoan nago: Max Frisch idazle suitzarraren “Homo faber” eleberriaren euskal bertsioa. Istorio honen protagonista Walter Faber ingeniaria da, eta, ingeniaria den aldetik, logikan eta arrazionalismoan du sineste osoa. Bere ustez, kasualitateek ere probabilitateen kalkuloaren barruan aurki dezakete beren arrazoia. Honelako kasualitate batek bultzatuta (hegazkin bidaia batean hogei urte lehenago bere adiskidea izan zen gizon baten anaiarekin topatzen da), irakurlearen ikuspuntutik zeharo burugabea dirudien bidaia batean sartuko da. Pertsonaiak pentsatzen du bizitza berak zuzentzen duela, baina, bitartean, kontrolatzerik ez dagoen destino bat, protagonista ikusteko gai ere ez dena, gero eta hurbilago du, nobelaren azken esaldian harrapatzen duen arte. Izan ere, giza existentziaren alegoria izan daiteke istorio hau, erakusten baitu bizitzan beti dagoela zerbait, garrantzitzuena hain zuzen, bizitza bera, pertsonen kontroletik at gelditzen dena. Pertsonak ezin saihets dezaketen destino horren menpe daude. Eleberri hau interesgarria da oso, ia-ia ezinbestekoa, Joxe Austin Arrietaren itzulpen bikainean inolako oztoporik gabe, itzulpena izango ez balitz bezala alegia, irakurtzen dena.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak