kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Amodia batzuetan / Juan Ramon Madariaga / Euskaltzaindia-BBK, 2001

Pintzelarekin Igor Estankona / Deia, 2001-10-05

Sariketek justiziarekin duten zerikusia liburuek gustu desberdinekin dutena bestekoa da, hots, subjektiboa guztiz. Hala ere aurtengo Felipe Arrese Beitia poesia sariketak mesede itzela egin digu irakurleoi, gustua ematen duen poema sorta bat irakurtzeko aukera eman baitigu presentazio duinarekin eta prezio onean.

Poesian hain indartsu eta erakargarria den “zu” ausente bati jarritako poemak nagusi diren liburu bat dela esan daitekeen arren, errazkerian erortzea litzateke hori. Mila aurpegi eta gozamen iturri ditu, eduki ere, amodioak, batzuetan. Poek zioen legez zertarako baztertu gai ikusgarri bat, sentipen pitzagarri bat, esperientzia mingarri edo sublime bat, horri buruz idazteko gai bagara? Inola ere ez. Poesia matematikak balira, teoria baten gainean beste bat eta beste bat horrela sistema oso bat sortu arte, ba ez luke zentzu handirik gaur egun bat eta bat bi direla asmatu dugula esateak. Baina poesia, zorionez, ez da zientzia. Eta gairik primarioenen gainean berriro idazteko eskubidea ematen du. Hamazazpigarren orrialdeko “beti daude idaztean zabaltzen diren zauriak” esaldiak laburbiltzen du esan nahi dudana. Gizakiaren zauri zaharrak berritzea eta berriro azaltzea da poeta ororen egitekoa.

Juanrak arroka baten gainean eserita idazten du. Bere lumaren kargak —tristea, alaia, haserrea, nekatua— ezin du aurrean daukan itsaso indiferentea aldatu. Baina hala ere idatzi egiten du, handinahirik gabe. Bakardadea, zerbait esan eta inork ez erantzutea, existentzialismo itzali bat,… zerrenda luzea egin dezakegu darabiltzan gaien inguruan, eta betikoa esaten amaitu: irakurri egin behar da. Hala ere utzidazue esaten Bilbotarrak ahultasunari buruz idatzi dituen poemak iruditu zaizkidala ederrenak, hala nola, udaberrian “bi lore mendre baino” eman ez dituen sagarrondoarena (75. orr.).

Alde batetik gure ezdeustasunaren kontzientzia eta horrek sortutako oinazeari buruz dabil. Bestetik gertaera txiki baina ondo begiratuz gero nabarmenak harrapatzeko maisutasuna somatzen da orrialdez orrialde. Eta azkenik, dena laburbiltzen duen zapore gozo baten antzera poeta, gertatzen dena ederra dela dakien norbait, gertatzen den hori ona zein txarra izan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak