« Onkoteak | Marinel zaharrak »
Salome / Oscar Wilde (Inazio Mujika Iraola) / Baroja, 1987
Salome Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-07
Salome antzerkia izan zen Oscar Wilde irlandarrak frantsesez idatzi zuen lan bakarra. Parisen idatzi ere, denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik gartzelara joan aurretik. Bere bihotzeko Bosiek itzuli zuen ingelesera eta geroztik batipat hizkuntza honetan argitaratu eta ezagutu izan da.
Gaur, ia ehun urte pasa eta gero, Inazio Mujikak itzulita eta Barojaren eskutik euskaraz dastatzeko aukera dugu, Wilde beti baita mokadu gozoa.
Obra honetaz zer esan? Pertsonaiak eta egoerak Biblian agerturikoak ditugu. Hizkuntz sujerikorra, errepikapenen bidez erritmo berezia lortzen duena, Itun zaharraren oihartzuna dakarkiguIa. Dotoreziaren amoreagatik, lapurterarako ixuri nabarmena ezarri dio Mujikak bere itzulpen honi.
Ilustrazio modura, ingelesezko lehenbiziko argitaraldian ezarritako marrazki berberak sartu dira hemen, Aubrey Beardsleyrenak hain zuzen, art nouveauren giro elegante eta dekadente guzti horrekin. Harritzekoa da, edo bitxia behintzat, zenbat eta zenbat pintore eta eskritore erakarri zituen hemeretzigarreneko bukaera hartan Salomeren gai honek.
Gure teatro produzioaren egoera kaxkarra ikusita, zail da horrelako obra bat taula gainean ikus ahal izatea. Are gehiago antzezle eta hornidura dexente eskatzen duen antzezlana izaki. Dena dela, literatur lan ederra jarri digute esku artean.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo