« Literaturatik bizitzara | Nola hizkera aparta batetan gizarte rurala deskribitu »
Madame Edwarda / Begiaren istorioa / Hildakoa / Georges Bataille (Juan Inazio Garmendia) / Elkar, 1987
Georges Bataille Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-10
Literatur erotikoko sail berrian itzuli duten lehen liburua duzue hau, eta egileak merezi zuen ohore hori, ondo merezi ere: Georges Bataillek, Sade, Genet eta beste idazle madarikatu batzuei buruzko orrialde gogoangarriak idatzi zituen, eta baita berebiziko indarreko narrazio erotikoak, hala nola “Ma mère”, edo hementxe datorkigun “Histoire de l’oeil”.
Ezagutzen ez duenarentzat zera esan behar: Bataillek ez diola eskainiko agian berak uste zuena (esku bakarrez irakurtzeko liburua) baina askoz ere gehiago emango diola, zinez. Kontraesana dirudi baina ez: esan nahi dudana zera da, Bataillek ez duela erotismo friboloa praktikatzen; beretzat —Saderentzat bezalaxe— sexua zerbait sakratua da, nolabait ere, gauza guztien gainetik dagoena, heriotzarekiko mugan ia ia. Izan ere, Eros eta Thanatosen arteko harreman hau zaharra izan arren gizaldi bakoitzak, ausartzen den bakoitzak berdeskubritu ohi duen fenomenoa dugu.
Batailleren lanen beste ezaugarri batzuk: txixarekiko lilura, Ongi eta Gaizkiari buruzko usteen bortxa, sakrilegiorako joera bizia. Koito hutsaren zaleek ez lukete agian ulertuko, baina sexuaren amildegian begiratu nahi duzuenontzako gonbidapen bat duzue.
Goraipatzekoa halaber Juan Inazio Garmendiak Batailleren idazkera gordin eta aldi berean dotorea jasotzen egin duen ahalegina.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez