kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Urkidian zehar / Andolin Eguzkitza / Pamiela, 1987

Urkidian zehar Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-10

Jaurlaritzaren beka jasota burutu zuen Eguzkitzak bere bigarren nobela hau. Bertan Nerbioiko ezkerraldean —zehazkiago Santurtzin— bizi den familia abertzale baten pasadizoak kontatzen zaizkigu, 36ko gerra inguruan, bat edo beste aurretik eta beste asko ondotik. Badirudi urte ilun haietan abertzaletasunaren garra eta zuzia bere oinordekoei pasatzen jakin zuten guzti haiei omenaldi bat egin nahi izan diela Andolinek, eta ez dakit ze neurritaraino izan daitekeen autobiografikoa (bada tartean Andolinen moduan alemana ikastera edo kanpora doan norbait ere)

Xehetasun horiek ez zaizkigu axola ordea. Hemen garrantzia duena, pisu nagusia esango nuke nik, kontatzeko modua da. Faulknerrez geroztik arras ezaguna den teknika erabiltzen du: protagonista desberdinek nork bere ahotsez kontatzen dute berea. Berbaldi guzti hauek lehen pertsonakoak dira; gehienak emakumezkoak, eta bere buruaz ez baina senide hurbilez ari direnak: familiaren, hitzaren eta orohar kulturaren transmititzaileak emakumeak izan ohi direla erakusteko modua. Salbuespena Innsbruckera doan mutilarena da.

Nik huts larri bat kausitzen diot, alegia, mintzo horiek ez dutela elkarren arteko bereizgarriak, hau da, denak berdin ari direla, nortasuna emango dien ezaugarririk gabe, teknika horren baliagarritasun alperrikalduz, nere ustetan.

Aurrekoari loturik hizkera bera: ahozkotasunera hurbiltzen saiatzen dela dirudi, naturaltasunari eusten behinipehin. Emaitza ordea, oso bestelakoa da: ez hemengo ez hango ez den hizkuntz eredu bat darabil, guztiz artifiziala suertatzen dena. Badakit hau batuaren arazoarekin dagoela loturik eta antzeko nahasketa egiten zuela, esate bateaa, Aresti behiala laidotu gaur laudatuak. Erro sakonagoak ditu ordea kako honek: sakoneko gaia neurri haundi batean ahozko transmisioa izanik, transmisio hori jaso ez duen hizkuntzan ematen du Andolinek; ez da hori bakarrik, holako traduzio-traizioak ugari baitira (cf. Manu militari): Eguzkitzari gertatzen zaiona da ez duela nahikoa hizkuntz erreferentziarik, ez behar bezalakorik behintzat (kontua ez da oker jarritako aditzak txukuntze hutsez konpontzen)

Pasadizoa bera, liburuan zehar kontatzen zaiguna, ez da berez inportantea, eta egiten zaizkigun errepikaketak, behin eta berriz kontu berberetara itzultzea, propio egindakoak dira, sakoneko gaia beste bat delako ziurrenik. Hala ere, biribilketa horiekin azkenerako irakurlea aspertzeko arriskua dago.

Azken finean, saio interesgarria iruditu zait Andolinena, baina huts egina, hizkuntz arrazoi horiek direla medio.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak