« Etxaide aitaren urratsen bila | Ligeia »
Odolaren usaina / Mikel Antza / Susa, 1987
Odolaren usaina Xabier Mendiguren / Argia, 1987-12-20
Hilabete luzeetan literatur liburuen zurtz eta egarriz eduki gaituzte argitaletxe gehienek. Orain berriz, Durangokoaren ostean, uholdea, pilaka etorri zaizkigu “nobedadeak”. Neri ez zait ez logiko ez bidezko iruditzen jokaera hori baina komentatuko ditugu liburu guzti horiek edo gehienak. Hori bai: piskanaka ibiliko gara eta bakoitzak bere txandaren zain egon beharko du.
Liburu hau atera diren guztietatik interesgarrienetakoa dugu, zalantzarik gabe. Bere bigarren ipuin bilduma honek gure narratzaile onenen artean kokatzen du Mikel Antza. Baina gure lore sortak gerorako utziz esan dezagun zertxobait liburuaren mamiaz.
Sei ipuinek osatzen dute parte nagusia: elkarren artean diferente eta seiak ere oso onak, nere ustez. Eta denak biltzen dituen ezaugarria: bortizkeria. Ez dago gogorkeriari buruzko hausnarketa esplizitorik baina guztietan agertzen da era batera edo bestera: izugarriena gainera, liburuari izena eman dion ipuina, odolik edo bortxarik agertzen ez duen bakarra dugu, euskaldun guztiek ulertuko duten elipsi batez.
Ipuinon beste ezaugarri bat zera da: zuzenki edo zeharka, egunkarietan jasotako berriren batean dutela oinarri; oharretan jasotzen da nolabaiteko hemeroteka; guztiz kamutsa litzateke haatik horrek “literaturtasuna” kentzen duela pentsatzea.
Eranskin modura beste bost ipuin labur ere badakartza liburuak. Hauek kontrapuntua osatuko lukete nolabait, beti ere odola lokarritzat harturik barregarri eta komiko baitira; umore beltz xamarra izan ere.
Balorazioren bat egitekotan, nik esango nuke heldutasuna erakusten eta markatzen duela liburu honek. Alde batetik egilearena: Lehen bilduma aurreko ipuin liburuan baziren hutseginak eta ondo burututakoak; oraingo honetan berriz produktu borobila ekarri digu. Bestalde Susaren beraren heldutasuna ere bai: Mikel Antza izan zen argitaletxe horren sorreran eta itxuratzean zeresanik eta eraginik gehiena izan zutenetako bat. Argitaletxe “alternatibo” gisa funtzionatu izan du, egile berri asko —batipat poetak— plazaratuz baina liburuak sarritan nola hala ateratzen zirela; zenbaitentzat marjinalak ziren. Orain berriz, egitura berri eta sendoa hartu, eta liburuen eta sailen diseinua ere berritu egin dute (Joxean Muñozen lan ona). Liburu honekin narratiba sail berriari eman diote hasiera.
Josu Landaren hitzaurrea duela esatea falta zitzaidan.
Zorionak beraz Susa, eta aupa Mikel!
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi