« Odolaren usaina | Etsipen days »
Ligeia. Izu ipuinak / Edgar Allan Poe (Migel Anjel Unanua) / Elkar, 1987
Ligeia Xabier Mendiguren / Argia, 1987-12-27
Edgar Allan Poe ezagun eta famatuaren sei ipuin dakarkigute Elkar etxekoek: Ligeia —egilearen begiko izan eta liburuari izena ematen diona—, Heriotz gorriaren txantxoa, Botila batetan idororiko eskuizkribua, Saldoko gizona, Hop-frog eta Itzal.
Poe izan dugu ipuingintza modernoaren aitajaunetako bat, eta dudarik gabe pozgarria da bera bezalako egile bat etxekotzea, nahiz eta antologia moduan izan. Badirudi apurka apurka osatuz doala munduko obra eta egile nagusien itzulpengintza, oraindik ere bide luze-luzea falta den arren, inoiz ere amaitzen ez den bidea.
Hala ere, itzulpenaz badago zeresana. Jatorrizkoa ezagutzen ez badut ere, outputa hementxe dago, epaitzeko moduan, eta esan beharra dago ez dela oso fin aritu: euskara mordoiloa du batetik eta huts mordoxka bestetik.
Elkarrek orain artean ondo zaindu izan ditu itzulpenak, eta garrantzizkoa da holaxe segitzea: izan ere, gaizki argitaratutako itzulpena holaxe geratuko baita urte askotan, eta gu bezain urri dabilen herri batean…
Ea bada, hurrengoan Morgue kaleko hilketak aprobetxatuz edo, lan txukunagoa irakurtzen dugun.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez