kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Poeta baten narrazio nagiak / Luis Mari Mujika / GAK, 1987

Poeta baten narrazio nagiak Xabier Mendiguren / Argia, 1987-12-20

Liburua Poeta baten narrazio nagiak izendatu eta Irun hiriko Saiakera saria eskuratu. Ze saltsa da hau? Mareatu edo toreatu nahi ote gaituzten burura lekioke edonori. Hala ere, badu honek ere bere genero jakina: bidai liburu bat da, Nafarroan zehar egina hain zuzen, eta aitortu beharra dago bidai liburuetan poutpourri guztiak direla zilegi: paisaiaren deskribapenak, pasadizoren bat edo beste, elkarrizketaren batzuk eta era guztietako gogoetak.

Mujikarenak badu guzti horietatik. 13 kapitulutan zehar —fatidikoa kasu honetan zenbakia— beste horrenbeste ibilaldi burutzen ditu, Nafarroako alderdi euskaldunean batzuk eta euskara galdu dutenetan bestetzuk, hori bera —euskararen kinka eta bilakaera alegia— guztietan nabari den kezka nagusia izaki.

Ajola zaiguna ordea, zera da: aipatutako osagai guzti horiek nahastuz zer nolako produktua lortu den, eta nik neuk , bi hitzetan esateko “guztiz gogaikarri” erizten diot liburu honi. Batetik zeharo aspergarri egin zaidalako toponimiaren temarekin —hori tema da, ez gaia— eta bere paisai deskribapen ustez sinbolista horiekin; bestetik hainbat gaiari buruz egiten dituen iruzkin eta burutazioak negargarri iruditu zaizkidalako; azkenik bai herriko jendearekin ari dela bai beste edozein momentutan darion eite sasimaisu eta harrosko horri nazkante samar deritzodalako. Hala ere grazia pittin bat lortzen du lekuan lekuko pertsonekiko hizketaldietan.

Badakit oso gogor epaitzen ari naizela. Ez nahita ordea: iruditu zaidana kontatzen dut, eta nahiago nuen liburua izugarri gustatu izan balitzait. Sinisten ez duenak jo dezala liburuaren orrialdeetara (ezin ukatuko didazue hau ere propaganda era bat dela).

Ez nuke erritatxo hau epaimahaiari ere astinaldi ttiki bat eman gabe, ondo merezia baitu. Literaturaren onetan edo sariaren “prestijioa” zaindu nahiz aritu ote diren pentsa liteke, baina bai bati bai besteari mesede kaxkarra egin diete, ene uste apalez.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak