kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Lehen triptikoa / Joxean Agirre / Durangoko Udala, 1986

Lehen triptikoa Mikel Mendizabal / Argia, 1987-07-26

Pentsamenduak ditugu nobela motz honen oinarria. Pentsamenduak mota guztietakoak, batzuk arraroak, besteak ez horren beste, baina edozein pertsonak bere buruan izan ditzaken pelikulak agertzen dizkigu Joxean Agirrek nobela honetan. Protagonistak zuzenki idazten ditu bere istorioak, esaterako gizon batek urte pila darama ezkondurik eta bere ustez, bere emaztearengan zuen xarma urteekin piskana-piskana galtzen joan da; honela, bidaia berri bat antolatzea erabakitzen du, amodioa berriz ere berpizteko. Antolatze honek baditu bere gora-beherak eta autorea azaltzen joango zaizkigu. Beste kapitulu batean adibidez, bere heriotzan pentsatzen du; zer dio jendeak? zein da bere erreakzioa?

Protagionista sikiatriko batean izan ondoren, garbi dago hamaika gauza duela bere barnean eta bere ondorioa zera da, gizakiak aktore batzuk garela, gure izaera maskarada batez estaltzen dugula.

Liburua lasai eta bere xehetasun guztietan fijatuz irakurtzekoa dugu, eta ez dira gutxi hauek. Bestalde nahiko modu esistentzialista darama. Autoreak ez ditu gauza fantastikorik narratzen, edozeini gertatzen zaizkionak baizik, eta kutsu nahiko ezkorrez ikusirik.

Liburu honek 1986. urtean Durangoko Udaletxeak antolatutako nobela saria jaso zuen, epailariak Jon Kortazar, Txema Lasagabaster eta Patri Urkizu izanik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak