« “Saturno”: dianatik kanpo eroritako dardoa | Zatiak eta parodiak »
Saturno / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 1987
Itxoitearen emaitza Mikel Mendizabal / Argia, 1987-05-10
Pozik hartu dugu euskal irakurleek Arantxa Urretabizkaiaren azken nobela, zenbait idazle famatu ari dira bere liburruak eskeintzekotan, eta horietako bat atera zaigu azkenik.
Denetik hitzegiten digu Urretabizkaiak nobela honetan, amodioa, adiskidetasuna, bakardadea etabar luze bat. Protagonista Luis dugu, marinel xinple bat, bere bizitzako proiektu guztiak hankaz gora joan zaizkionak bere emaztea istripu batean hiltzen denean. Luis gizon bakarti eta tristean bihurtzen da, bere frustrazioak alkoholan uzten dituenak betiko “kuadrila”ren laguntzarekin.
Bizitzaren alderdiak, pertsonaia ezberdinetatik aztertzen ditu Urretabizkaiak liburuan. Adiskidetasuna Luisen lagun taldeko adiskide batean azaltzen da adibidez, adiskidetasunari buruz betiko zenbait galdera “zahar” eginaz.
Familiari buruzko galderak ez dira ere falta, hau pertsona askorentzat ezinbestekoa omen da bere bizitzaren helburuak lortzeko. Baina bakardadea da dudarik gabe oinarrizko gaia nobela honetan; bakardadea nahi gabekoa, gizakia monotoniara eramaten duena. Luis, protagonista, bakardade horretatik aldegin nahi du eta neska bat ezagutu eta maitemintzean, bere energia guztia neska horrengan jartzen du, berarengan topatzen bait du bere bizitzaren oinarria, babesa… Liburua azken finean amodiozko nobela dugu, nahiz eta ez izan amodiozko nobela tipiko bat, latza eta tristea baizik, existentzialista, sexurik gabekoa, inpotentziak orekak baino indar handiagoa duena.
Donostiako giroa ez ere falta liburu honetan. Maiz atera da Donostiako hiria nobela desberdinetan, hiri honek eskeintzen duen mistizismo kutsu horregatik edo, gauza da Urretabizkaiak, kaiak, beste zenbait idazle bezalaxe, ez duela itsasoa, alde zaharra, antxetak… ahaztutzen, nobelari “gustu” berezi bat emanez.
Nobela ederra ba, autore bikain honen gehienak bezalaxe; pixkat tristea, eta pixkat iluna, batere lapaitza ordea, bere hizkera erraza eta korapilorik gabekoa tirada bakar batean irakurtzea gonbidatzen gaitu dudarik gabe.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui