« Kafea hartzea Iruñean: ongi moldaturiko kontakizuna | Bianako Printzea, kondaira madarikatua »
Bai... baina ez / Laura Mintegi / Susa, 1986
Amodiozko bi hari kontrolaezin horiek Mikel Mendizabal / Argia, 1987-01-25
Nahiz eta historio nahiko tristea kontatu, ederra eta kalitatezkoa benetan Laura Mintegiren azken nobela. Liburu hasieran, bi istorio desberdin ditugu, pixkana-pixkana elkartzen joango direnak.
Franz, gizon arraro eta oso berezia obra bateko kapataza da eta hortik kanpo oso mundu itxi eta traketsean bizi da. Bere fisiko itsusiak, gizarte arruntatik at utzi egin du, bere bitxikeria espiral baten moduan handitzen joan delarik.
Bestalde Rosaren mundu berezia azaltzen zaigu. Txikitan bere ama galdu ondoren, bere aitarekiko erlazioa franko handitzen da. Aita itxia izanik ere, gizartearekin ez du erlazio handirik, bere energia eta maitasun guztia alabarengan gordetzen bait du. Erlazio sendo eta aislatu hau ordea, alderdi guztietara zabaltzen joaten da eta neska oso gazte, bere aitarekin erlazioak mantentzen hasten da. Honek, gizartearen arauak ez ezagutzean edo, ez du inongo prejuizorik bere jarrera onartzeko, aitarekin ordea, ez da berdina gertatzen; bere lotsak eta errudun konplejuak alkoholan errefuxiatzera eramaten du. Gauzak bide honetan ez doaz oso ondo eta laister aita-alabaren erlazioa gero eta larriagoa azaltzen da, norberaren inkomunikazio, egoismo edota amodio handiegia, baztertzen dituztelarik. Autoreak, intzestoaren arazoa aztertzen du: morala, esamesak, gizartearen eragina…
Bi histori desberdin hauek ordea badute, gauza bat pareko: gizartean topatzen diren bitxikeriak, marginazioa, degradakuntza… Eta noski azkenean, Rosa eta Franz pertsonaia bereziak, azkenik derrigorrez elkarrekin izan behar duten amodiozko erlazioa aztertzen digu idazleak.
Autoreak, liburu guztian zehar, bizitzaren zenbait elementuekin jokatzen du. Haietako bat “gizonaren eta neska baten” artean sortzen den erlazio eder eta berezia da; “elektra konplejua” aita bat bere alabarengana urbiltzen denean, sortutako magnetismo eder hura deskribatzen saiatzen zaigu autorea. Gizarte intransigentearen maltzurkeria beste bat dugu. Sexoa ere ez da inoiz baztertzen, joku sexual bereziak deskribatuz eta gaiari abentura kutsua emanik. Amodioa da ere aztertutako gai bat. Zer da amodioa, maitasuna? gauza altruista? behartasun soila? Bien artean sortutako erlazioa?
Hamaika gai desberdin agertzen dira nobelan zehar. Batek pentsa dezake, batzuk akaso nahita jarri dituela autoreak, bestetan behabada inkonzienteki atera zaizkionak, gaia benetan luze eta konplexua delako; Hau ordea, iritzi pertsonala besterik ez da, azken hitza Laura Mintegi idazleak duelako…
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro