kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Balatza / Txema Garcia-Viana / Alberdania, 2000

Mitoak mito Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-09-22

Liburu honek 2000.enean Antonio Maria Labaien narrazio larurren lehiaketa irabazi zuen. Ez zen lehen aldia; Triangelu hautsia izenekoak ere irabazi egin baitzuen 1998.ean lehiaketa bera, oker ez banago diot, eta hori epaimahaian egon nintzela. Lehendabizi esan behar dut Alberdaniakoak ez direla Txema Garcia-Vianaren liburu bakarrak, lehentxeago ere poema-liburu bat baitu argitaratua, Ihes izenekoa (Susa argitaletxean), eta tartean; edo geroztik, ez dakit, Bi ipuin harrigarri (Elkarlanean); bakoitzari berea. Txema Garcia-Vianak abenturazko historiak kontatu nahi ditu, hori nabaria da Triangelu hautsian, eta bere beste ipuin askotan, bederen. Abentura, gaur egun, toki gutxitan aurki daiteke —abentura hutsa esan nahi dut, abentura purua#151;, Afganistanen ez bada, edo bidaia eginez, bestela. Kanpora joanda, noski.

Baina bada abentura bat, gaurtik iraganera, gaurtik atzera egin daitekeena, denboran zehar, eta abentura horrek mitoak nahi dita aurkitu. Izan ere; mitoek gure pentsaeran eragina izan dute, eta esan dezakegu gure izaera, gehiago ala gutxiago, irentsi ditugun mitoek landa eta irudikatu dutela. Mito asko dago, jakina. Europako mitoak, esaterako, Bibliako mitoak, esaterako, edo euskaldunon propio sortutakoak. Denek badute zerikusi elkarrekin, ez baitira alferrik sortu mendebaldeko kultur arrago honetan. Denak, ordea, ez dira berdinak, Joxe Miel ataundarrak ongi samar frogatu zuenez. “Balatza” liburuak, esan dezadan, euskal mitologia era literarioan adierazi nahi du. Bidaia bat da, azken finean, euskal mitoen lurraldetik zehar, delako Alicia hark ispiluaren bestaldera egin zuenaren antzekoa. Ez da GarciaViana lehena horretan, eta ez da azkena ere izango —hala espero dut—. Mitoek misterioaren ateak irekitzen baitituzte: literaturarenak edo, nahi izanez gero, bizifzarenak ere bai.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak