« Irudi eutsiezina | Sakanako txiki-handiak »
Europako mugetan barrena / Edorta Jimenez / Txalaparta, 2001
Idazleen Europa? Lutxo Egia / Deia, 2001-09-21
Zer da Europa? Muga-marrarik gabeko Europa ala muga-marrak begien bistan dituena? Herriena ala estatuena? Hizkuntzena? Diruarena? Ohiturena? Futbol-taldeena ala futbol-selekzioena? Batek daki, argi dagoena da nor bere Europak bizi duela.
Iazko ekainean Edorta Jimenezek Literaturtrena 2000n (harentzat OK Expressoa) parte hartzeko aukera izan zuen. Europan barrenako bidaia, sei astez, beste ehun bat idazlerekin batera. Bidaiak bazuen aldez aurretik idatzitako gidoia, noski, hala agerikoa (Lisboatik Berlinera) nola ezkutukoa (liburua irakurri ahala agerian geratzen diren hainbat kontu).
Europako mugetan barrena egun horietako kronika literarioa dugu. Gaurik gabeko egunak dira, luzeak, alkoholak eta maitasun jokoek eztiturik. Zer da Europa? Liburu honetan erantzun zehatzik eta egia borobilik bilatu gura duenak jai dauka, jai daukanez. Liburua amaitutakoan Europa zer den galdetuko bide dio batek baino gehiagok bere buruari. Horra, agian, helburua eta hara arazoa: erantzunik topatu ezik, ba al da europarik? Auskalo. Liburuak, mugak ipini barik, mugak zein diren eta non agertzen diren erakusten digu.
Baina, Europari buruzko zeharkako eta sakoneko gogoeta alde batera, badu besterik liburuak. Egunkari erakargarria da, hasi eta buka leituko duguna, irakurterraza bezain ondo idatzita. Kontaketari, batetik, Euskaldunon Egunkaria eta Gara egunkarietara bidalitako kronikak tartekatzen zaizkio (horiek flash-back moduko batzuk dakartzate batzuetan); bestetik, trenean idazleek eurek idatzitako egunkaria, frantsesez, ingelesez edo portugesez. Honako testu hauek oso baliotsuak dira, duda barik, Edortaren bidaideak hobeto ezagutzeko.
Zer ikusi, hura ikasi. Badaukagu guk zer ikusi eta zer ikasi. Ez guk bakarrik. Desengainu asko daude hemen. Liburua ironia handiz idatzita dago. Nabaria da, batez ere, identitateen kontuetan. “Niri edonork botatzen dit mitina Europako nazio arazo bakarra gurea balitz moduan” dio Edortak. Dortmunden idazleen arteko futbol partida jokatu behar eta, hari bakarrik bururatu zitzaion egokiena zela taldeak antolatzea irizpide literarioen arabera. Kasualitatea ote? Azkenean partida idazle balkaniarrek irabazi ei zuten. Idazleen Europa? Nahikoa surrealista.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi