« Mitoak mito | Kulturaren oinarri »
Sugearen tristura / Jesus Etxezarraga / Pamiela, 2001
Hitzen misterioa Javier Rojo / El Correo, 2001-09-26
Jesus Etxezarraga uzkur izaten da euskal letren plaza bitxira agertzeko. Horrexegatik, haren libururen bat agertzen denean, berri interesgarria izaten da. Kasu honetan “Sugearen tristura” izeneko narrazio liburua argitaratu du. Kontakizun bilduma baten aurrean gaude, eta bizpahiru ezan ezik, liburu honetan agertzen diren istorio gehienak nahiko laburrak dira. Irakurleari atentzioa ematen dion lehenengo ezaugarria (lehenengo paragrafotik nabarmena baita) barrokismo handiko estetizismoa da. Halako eratan, non liburua misterioz beteriko esaldi ulergaitzez osatuta dagoelako inpresioa uzten baitu… mundu eutsiezin bat islatu nahi duten testu kriptografikoak bailiran. Honetan bat datoz forma eta esanahia: desagertutako mundu baten aurrean sentitzen den melankolia adierazi ezina. Era askotan azalduta agertzen den desagerpen honen ondorioz, hitzak baino ez zaizkigu gelditzen, baina hitz hauen benetako esanahia zein den interpretatzea ezinezkoa zaigu. Hitzen formaren estetika hutsa gelditzen da orduan, garai loriotsuak gogoratu nahian. Ziur asko, Carver-ekin ohitutako irakurleei honelako istorioak hanpatuegiak, erretorikoegiak, irudituko zaizkie, baina ezin uka ahaztutako misterio baten oihartzuna belarriratzen digutela.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi