kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bizi minaren olerkian / J.A. Irigarai / Pamiela, 1986

Bizi minaren olerkian Iñaki Camino / Argia, 1986-09-21

Ez da hau J.A. Irigarai iruñearraren lehen lana. Badu olerki-sariren bat irabazirik; baita libururik ere “Kondairaren ihauterian” lekuko. Beste hamaika kultur-ingurutan murgildua dago lehen ere. Egunotan kaleratuko du beste liburu bat, herri-ipuinez osatua oker ez bagaude. Sar gaitezen orain duela hilebete batzu argitaratu zuen “Bizi minaren olerkian”era.

Hasiera hasieratik ageri zaigu “min” hitza bere zentzu bikoitzean. Bizitzeko irrika batetik, bere burua, dagokion mendean kokatu nahirik, Charlot-i edo Monroe-ri egin olerkiak lekuko. Bizitzagatiko esperantzaz gain, baita bigarren zentzua ere: mina, oinazea bihotzean, Amaiurrez, Erronkari mutuz eta dastatu ezineko amodioz betetako ihardunean, helduko ez diren bideen esperoan, bakarti eta negarti bizitzaren orbelean.

Irigarairen liburua saminki ituna dugu, nortasunez hustu Nafarroagatik antsika, betiereko negurantz doazen udaberri udazkenduz betea, ilusio mazpildua bezala. Erromantizismo ezkorrez kutsatua, liburuan usu edireten dira irudi bikainak, forma oso landurik iruditu ez zaigun arren. Guk uste, mamiaren errealismoari formarena elkartu zaion, poesia bat baino gehiago ia larru bizian geratuz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak