kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Dalila / Laura Uruburu / Labayru, 1986

Gaztaroko amodio hautsitan barna Iñaki Camino / Argia, 1986-09-14

Badakizue Galburua liburu-sortak literatura atsegina eta irakurterraza eskuratu nahi diola irakurleari, gazte euskaltzaleei batez ere, gaurko kezka, irriki eta sentsibilitatetik hurreko literatura. Zentzu hau dute Laura Uruburu idazle gernikarraren hitzaurreko berbek. Idatz Mintz aldizkariko kolaboratzaileak dioenez, benetazkoak eta fantasiazko gertaerak nahasi nahi izan ditu, gazte eta gazte-helduentzat idatziak, filosofia gehiegi gabe, liburu serio eta sakonak pizuak omen dira eta, ideiak sakondu ezean, laztanduz bakarrik, baina azterketara eramango gaituzten itaun batzu irakurlearengan sortu nahiz.

Kontatzen dena arras xinplea da, 18 urteko mutiko eder batek emakume heldu bat (30 bat urte?) edireten du, eta jolas sexual hutsetatik hasita, afektibitatezko harreman bateraino heltzen dira. Gazteak unibertsitate-giroa erabat galtzen du, etxekoekiko lokarria ere etenda geratzen dela. Baina liburuak kezka batzu sortzen ditu, amodiozko harremanak dakartzan arantzak eta ulertu-ezinak alegia. Emakumea goxo goxo iharduten da gure gaztearekin, baina segituan zapuztu egiten zaio; gazteak ere baditu bere arazoak emakumea tratatzerako orduan, ez du asmatzen. Gozoro bizi da gaztea amets betean, maitasunaren koxkak, espak, esklusibitate-ezak eta urguilu-jokoak ezagutzen dituen arte. Maitalea burges-girokoa izaki, froga sozial aspergarri anitz gainditu beharko du gazteak, zanpaturik senditu arteraino. Guzti honen erdian era guztietako gertaera ohizkoak tartekatzen zaizkigu. Hitzaurrean dioen bezala, sakontasunik gehiegi gabeko liburua den arren, zalantza batzu uzten ditu airean, erantzun errazik gabeko itaunak. Akzio guttiko nobela dugu Laura Urubururen aurreneko hau, denbora guztian antzeko gauzak gertatzen dira.

Bizkaiera batuz idatzirik, bi ordu terdiz irakur daitekeena, batek baino gehiagok gustora irakurriko du, izan ere, bizkaieraz dagoen arren, gutxi dira beste probintzietako irakurleek ulertuko ez dituzten hitzak, eta gainera, zer arraio, bada garaia gipuzkoarrak eta gainerako euskaldunak lexiko bizkaitarraz jabetzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak