kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Denbora, nostalgia / Felipe Juaristi / La Primitiva Casa Baroja, 1985

Denbora, nostalgia Iñaki Camino / Argia, 1985-11-03

Ia inork zalantzan jartzen ez duen baieztapena da literatura gozatzeko sortu zela. Poema hauek ere halako zerbait sortzen dute irakurlea poemetan zehar dagoen zerbaitekin identifikaturik, gertatzen denean, berari egunero gertatzen zaion arren, garrantzirik ez emateagatik, inoiz erreparatzen ez duen zerbait poemaren batean aurkitzen duenean. Eta bada halakorik Juaristiren poemetan.

Juaristiren poesia dena den, irakurtzea asko kostatzen den poesia dugu, saiatu egin behar kateko termino bakoitzari eta baita katearen osotasunari ere esanahia bilatzen. Aldian behin, interpretazio zaileko olerkiak ageri dira Juaristiren liburuan, eta horrek asko eskatzen du irakurlearen partetik. Egileak, “Kokodrilo-begirada mantsoak dira zuk nagiak ateratzen ez dizkiezun arratsaldeak” dioskunean, hori oso poetiko eta lortutzat jotzen dugu, baina gugandik urrutixe geratzen agian, horretan saiatu behar beraz, urruntasun hori gure gogoeta poetikoaren eta sentsibilidadearen bidez laburtzen. Guzti honek, Juaristiren poesia irakurtzea asko kostatzen dela besterik ez du esan nahi; poesiari buruzko iritzi bat eman behar balitz, hauxe, agian: olerkiak oso politak dira gehienak, hau esatea alukeria galanta bada ere, baina berehala antzematen da halako lantzea ideen aldetik eta baita imajinen aldetik. Zentzu honetan poema batzu oso onak dira, eta ez dira gainera denak hain zailak. Gaiak behin eta berriz ageri zaizkigu: garai joanak, lehenmina, hiri konkretuak ala edozein hirik idazlearengan sortzen duen inpresioa, maitearekiko egonaldirako desioa eta bizitzaren denboraren indeterminatuaren luzea besteren artean. Poesia huts edo puro izeneko horren aldekoek oso maitea izanen dute liburu hau.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak