« Hitzen kartografia | Lauaxeta berpizturik »
Norbait dabil sute-eskaileran / Harkaitz Cano / Susa, 2001
Ronal Reaganen alzheimer euskal poesia terapia Jose Luis Padron / Bilbao, 2001-08
Itxaropentsu ginen, besteak beste, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) narratzaile eta poetak kaleratzeko gertu zuen olerki lan berriaren zain. Itxaropentsu, hasi berri zaigun hamarkada hau, euskal poesia berriaren hamarkada dela azpimarratu genuelako behin eta berriz, behin eta berriro nabarmendu genuelako etorkizuneko euskal olerkigintzan erreferentzia izango diren poema liburuak emango dituela orain oraingo denboraren joanak. Zergatik dakidan, ez dakit, ezta jakin nahi ere.
Poeta talde gazte talentodunaren sormenlan prozesuaren bete betean baikaude, poeta izatearen kontzientzia eta berrizaletasunarekiko ausardia nahasten direneko garaiaren muinean. Gure aurrekoen lan eskergari esker jasotako hizkuntz poetiko helduak, ahots berrien dardar biluzia jaso du, gogo lokaztua, amorru konbentzitua, gaueko isiltasuna. Esateko moduan eta esaten den horretan, sendo, argi, gramatika ezein lege mugatzailekiko aske, gorputzez lasaia, baina basatia arnasaz.
Euskal olerkigintzaren erlojua ez da suitzarra, ez da zehatza, zorioneko zoraldian egiten dute bira haren orratzek. Euskal poeta berria, mahai luze baten gainean zirujiako tresnak bezala ari da sormen lana antolatzen: arretaz, emeki. Gero, Hizkuntzari eragingo dion bortxan erratu ez dadin. Sadismo edo tortura operazio askatzailea ari da prestatzen. “Egungo euskal poetak, sortzaile obsesiboaren izpiritu hori izatea nahi nuke” dio Harkaitz Canok. Azterketa hasi da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi