« Hitzen kartografia | Lauaxeta berpizturik »
Amodia batzuetan / Juan Ramon Madariaga / Euskaltzaindia-BBK, 2001
Amodia batzuetan Jon Kortazar / Bilbao, 2001-08
Bere poesiaren antologia eskaini ostean, beste liburu bat eman du argitara Juan Ramon Madariaga poetak. Amodioa batzuetan izenburupean bere sentipenaren berri ematen digu, orain Felipe Arrese Beitia Sariaz hornitua.
Madariagak poetika irakurgarria eman zuen argitara antologiarekin batera: “Astintzen nauten ezusteko anitz hartzen ditut nik hizpide: beste poeta finen bertso eta poema zoragarri asko, oroimen mingarrien lurrin asko, begiratu galduen mezu asko, ilunabarren sinadura asko, altura hotzaren hutsune asko. Hauek guztiak eta betidanik esku-huts abiatzeak ematen duen parada izan zaizkit lagungarri mundua ulertzeko”.
Finezia eta detailearen poetak beti jokatu izan du idealismoaren paradoxarekin: hurbil dagoena urrun da, isil dagoenak garrasi dagi, ikusten ez dena ikustarazi behar da. Munduaren ikuskera bat azkenean.
Intimitatearen poesia idazten du maiz, autobiografian oinarritua, beste askotan. Pertsona eta paisaia ezin bananduz, pertsona paisaia gisa tratatuz eta paisaia pertsona gisa maitatuz.
Maitasun historia baten zertzeladak dira Amodioa batzuetan liburuko poemak. Lau zatitan partitua da: “Ilarrak bezain borobilak”, “Maitasuna batzuetan” saila, “Animalia baten aladurak”, eta “Animaliaren beste lurraldeak”.
Poetaren “nia” alde batean eta “zu” maitatua bestean, Juan Ramon Madariagak analogiak egiten ditu detaile txiki egunerokoekin. Baina liburu honetan dagoena bere ibilbidearen tornuan aurrerapausua da, askoz esentzialagoa hitza, askoz barrukoagoa boza.
Batzuetan minimoaren poesia idazten badu ere, Madariagak badaki bere poesia zantzu desberdinez janzten eta osatzen. Ahots zolia eraiki du, munduaren ikuskera bat, maitasunaren inguruetan.
Agian esakunearen bat-batekotasunak eraginik molde desberdinak agertzen dira bere poesian: laburrak dira lehen sail bietako poemak, eta luzangak azken biotakoak. Ni-zu dialektikatik aparte, deskripzioarik lotuagoak agertzen dira azken sailekoak paisaiarekin bat egiten dutenak.
Hizkuntza soil eta sotil baten bidez, paradoxan eta kontrajarpenean oinarriturik Madariagak bere sentipen poetikoaren berri ematen jarraitu du: “poema bat/ zuri oihukatzea eta/ sakonean entzuten didazula/ pentsatzea da”, definizioari kasu eginez.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi