« Emakumeak idazle (antologia eta ohar zenbait) | Koldo Izagirre, idazkera literario eredu bila »
Oromenderrieta / Xabier Amuriza / Elkar, 1984
Oromenderrieta Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-30
Beldurrak izan genuen Amuriza uholdeetan bere zorioneko elaberria amaitu barik itoko ote zen. Hemen dugu baina, elaberri hura. “Oromenderrieta” du izena eta garai guztietako herri guztien historia egin nahi du elaberri honetan Amurizak. Soziologiazko saio bilakatzen da bere lana, gizakiaren izakera biologiko bereziagatik, honek, urkoa zanpatzeko desioa du gizasena daukan momenturik beretik, eta piramide soziala osatzen da, asko duenak gehiago jasotzeko irrika duenez, gehiago nahi izateak animalia harrapalari eta zanpatzaile bihurtuko du eta ondorioz beti izanen da norbait piramidearen gainean, neurrigabeko ondasunak dauzkana, gutxi duen gehiengoari nagusitako zaiona. Hau ezinbestekotzat jotzen du Amurizak bere liburu osoan zehar, eta arrazoi du. Guzti hau elaberri bereko letraren desberdina den beste letra mota txikiago batez idazten du. Elaberriari berari dagokionez ezer gutxi esan daiteke ezer gutxi baitago. Oromenderrieta herriko norbait jaun aberats zanpatzaile eta pilatzaile baten ondora doa eta pistola paparrean ezarrita hil egiten du ondoren bere burua ere hiltzeko. Eszena hau jaun diferenteekin 12 bider gertatzen da gutxienez elaberri guztian zehar eta noski elaberria izugarri pixua bihurtzen du. Tesi nobela dugu Amurizarena, aspergarri benetan, eta Europako edozein literaturatako obra nagusietatik oso urruti geratzen dena, benetan, literatur balioak ezpaitira oso agerian geratu. Gauza bera egin litele hainbesteko luzetasuna eman gabe. Aipatu beharrekoa beste aldetik nobelari darion umore usaina.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez