kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Idazlan guztiak II / Salbatore Mitxelena / EFA, 1984

Salbatore Mitxelenaren “Idazlan Guztiak II” Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-09

Salbatore Mitxelenaren “Idazlan Guztiak I” tomoa argitaratu zenetik iragan dira zazpi urte. Zazpi urte azkar joaten dira eta hementxe daukagu Zarauzko frantziskotarraren hogeigarren urteurrena ospatuko denaren atarian bere idazlan guztien II. bilduma. Lan ederra benetan argitaratzaileari dagokion heinean, edizio bikain eta dotorea dugu zinez. A. Luis Villasanteren sarrera batek irekitzen du liburua. 1977. urteko azaroan Salbatore Mitxelenari eginiko omenaldi batean eskainitako hitzaldia. “Salbatore Mitxelenaren pertsona” dauka izenburutzat eta Villasantek berak bere begiz nola ikusten duen Mitxelena aditzera ematen ahalegintzen da.

Saio mamitsuago eta hotzago bat dakargu ondoren Joxe Azurmendik “Mitxelenaren bere lekuratzeko” izenaz. Joxek ohituta gauzkan saio zorrotz bat dugu. Oso interesgarria: ez bakarrik Mitxelena eta bere pentsabidea ingurune historiko batean kokatzeko, baizik eta baitare gerra-ondoko ingurune hori pittin bat argitzeko (eta ez bakarrik poesia mailan).

Ondoren Mitxelenaren lanak datozkigu (Salbatorerenak noski). “Arantzazu: Euskal Sinismenaren Poema”, honen barruan “Irugarren aldia: Bizi nai” ere argitaratu delarik (garai batean zentsuraren beldur ezkutuan gordetakoa).

Poema horrezaz gain “Ama-Semeak Arantzazuko kondairan”, berak jasotako “Ogei kanta Arantzazuko”, “Arantzazuko kanta” eta azkenik, berria liburu honetan (orain arte argitaratu gabea alegia) “Aboz abo: Arantzazuko kanta-zarrak” izeneko lana Arantzazuko kanta-zaharrei buruzkoa.

Hauxe duzue bada bigarren tomo honetan aurkituko duzuena. Esan behar aukera izango dela liburu hau soltean erosteko edota, lehenengoa erosi ez zutenentzat biak batera eskuratzeko.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak