« Manex Erdozainzi-Etxarten “Gauaren atzekaldean” | Hordago izan da Miranderen “Haur besoetakoa” iraindu duena »
Bidean izan zen, Rosapen / Jon Kortazar / Hordago, 1982
Bidean izan zen, Rosapen Xabier E. / Argia, 1983-02-27
Emankorra ageri zaigu Jon Kortazar urte bukaeran. Bere eskutik heldu zaizkio euskal irakurlegoari “Mikel Zarateren prosa”, Lauaxetak idatzitako “Azalpenak” eta “Bidean izan zen, Rosapen”. Eta azken honetaz arituko gara oraingoan; izan ere Kortazar euskal munduan bere kritika lanagatik da ezaguna; sarri idatzi du “Jakin” eta beste aldizkaritan; izugarrizko lana egin du alde hortatik, baina ez genuen hain ezagun bere sor lanetan.
“Bidean izan zen, Rosapen” liburu honek lehenengo Etxeita sarian lehenengo aipamena jaso zuen. Oso laburra da —ez du 60 orrialde denetara—, eta txit berezi ta atsegina agertzen zaigu. Karlistadetan kokaturik, bi gizonen arteko harremanak eta beren esperientzi pertsonalak lirateke liburuaren gaia; aspaldi jazotakoaren berpiztea beraien baitan; orain eta lehena nahastuz, erlazionatuz, hurbilduz, egoera berak hurbiltzen baititu pertsonaiak; hots, bigarren karlistadak lehena erakartzen du, lehenengoan gertatutakoa.
Argi ikusten da idazleak teknikak menperatzera dituela; orain eta lehenaldia nahasteaz, pentsamendua errealitatean tartekatzeaz, hitz jarioa ta barnekoa azaltzeaz, unetxo bat orri mordo batetan idazteaz;… egoerak tartekatuak, oroimenak, antzina, oro egoera bat, egoera interesgarria lortzearren; zeren eta liburuan zehar hainbat eta hainbat zati atsegin, erdietsiak, egon arren, bukaera da nik uste, zatirik lortuena; bukaerako deskripzioa.
Euskarari buruz mintzatzean berriz, ezin da utzi esan gabe bizkaierazko kutsua, liburuan zehar dirauena (eroan, jausi, ostean, irazarri,…) eta aski arraroa egiten zaigu liburua. Izan ere batuaz lapurterazko hitz pila batekin ohiturik gaude, edo gipuzkerazkoekin, baina ez ordea bizkaierazko hiztegian oinarriturik. Eta hiztegiaz ari garenez, zera esan behar dugu ere, Kortazar ez dela inolako garbikeriatan aritu liburua idaztean —karta, bueltatu, galopatu, reflejo, renditu, etabar—.
Bada, egon ere, aipatu behar den beste gai bat; seigarren kapituluarena alegia. Kapitulu guztiak, seigarrena ezik, izenburu barik agertzen dira, baina seigarrenak “Mogeli omenaldia” du izenburutzat; bertan abadearen pentsamenduak azaltzen direlarik, edo hobe esanda, idazleak hitzegiten diola abadeari, honen orimenak, gertareak, jazotakoak azalduz.
Liburuan misterioa, jakin grina, interesa dago. Rosapen laugarren kapituluan agertu arren, bukaera aldera jakingo dugu han gertatutakoa, liburua bera ta bukaera batik bat zeharo markatzen, definitzen duen ekintza.
Nire ustez, nobela llabur hau interesgarria da, ondo landuta dago ta merezi du irakurtzea, baina, eta honekin nahi nuke amaitu, huts bat aurkitzen diot; kapituluak motzegiak direla (60 orrialde ta 15 kapitulu dira) eta horrek liburuaren eskema samurtzen badu ere, zatikeria iruditzen zait, hots, puska larri, gehiegi aurkitzen diodala liburu atsegin honi!
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi