« Iparraldetik hiru liburu | Bidean izan zen, Rosapen »
Gauaren atzekaldean / Manex Erdozaintzi-Etxart / Elkar, 1982
Manex Erdozainzi-Etxarten “Gauaren atzekaldean” Itxaro Borda / Argia, 1983-01-23
Duela zenbait aste librerietan atera zen Erdozainziren liburu hau, Elkar argitaletxeak kaleraturik. Lehenik autorea presenta dezagun, nahiz denetan famaz ezagutua den. Manex Erdozainzi Ibarlarra dugu, eta hango euskara ireki eta lazoan kondatzen dizkigu bere historioak, kasik poema gisan. Poeta ere dugulako funtsean, aski preziatua “Hinki hanka” obrarekin, eta “Maiatz”en agertu “Herri honen erraietan” bildumarekin. Lanbidez Frantxiskanoen probintziala dugu Tolosan. Kolore bakar bat aurkitzen dugu eleberri honen atzekaldean, hau da beltza. Orobat idazleak zuriz izkriba zezakeen textoa paper beltz baten gainean. Ordea beltza izan arren ez da eleberri hotza, intimista eta beroa baizik.
Gaua eguna bezalako mundu bat da. Liburu honetan bereziki agertzen zauku eguna bezain bizia. Erdozainzik erakusten dizkigu gaua betetzen duten gizon eta emazteak: konziergeak, tabernetan edale amorratu bakartiak, eta “urxotegietarik” zakurra paseatzera doazenak. Eta gautiar horiek mintzo dira, ardurenean debaldetan; egunaz baizik ez baititazke ideiak egi bihurtu…
Bakgraund hortan ateratzen da drama bat: Txomin eta Joseren laguna Mikel hiltzen da. Eta biak haren pusken, ondarren bila doaz, oroimena bere bidean doan bezala. Emazte bakarra, Mirentxu, senditzen da liburuan, baina errealki mugimendutan sartzen da liburuko azken orrialdetan. Emazte urruna, laguna, artetan baizik ikus ez daitekeena!
Idazleak partizipatzen du gaueko ibilera horietan, baina gehienetan ikusle bezala agertzen da. Gauetik eta liburutik kanpo bailagon…
Liburuan azaltzen da duela zenbait urteko euskal ideologia; gaurkoan egoera aldatu da eta beti ideia berdinekin gelditzen gara: Txominek erakusten digu (ederki naski) Pariseko haritz baten sinboloa, lau lagunek hegoaldeko mitologia goraipatzen dute, langileriaren arazoa eta hirietako bizitza (baserrietakoa) ez dezakete sufri. Uste dut eleberrietako pertsonaiak guhaur bezala munduan non nahi lotzen ahal direla. “Gauaren atzekaldean” erreusitze bat da, idazketa mailan bereziki iparraldeko literatur egoera motel eta krixtau hontan, baina aurkitzen diodan akats bakarra zera da: eleberri garbi eta euskal herriari erreferentziarik gabekoa ez egina izatea. Badakit zaila dela horrelako zerbaiten idaztea. Jakinak jakin ordea…
Eleberriaren lekua Parise da arras klasikoki ikusia, luzaz Parisen bizi izan den baten begiekin: hala nola metroaren eta hango gaueko biziaren erakustearekin. Gizaren situazio trajikoaz asko pentsamen sakon eta desesperatuak badira. Baina pesimisma ez da obra honetakoa. Gauzak, nola gaua, normalak dirudite. Azkenean komendatzen dut kaseta hauen irakurleri har dezaten atsegin kritiko bat liburu hau leitzean…
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi