« Hitzen kartografia | Lauaxeta berpizturik »
Hollywood eta biok / Javi Cillero / Alberdania, 1999
Amerika gurean Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-08
Javi Cillero bilbotarra ez da beharbada euskal literaturzaleek gurtzen dituzten jainkoetarik, baina Javi Cillerok ederki daki zein diren literaturzale batek gurtu behar dituen jainkoak. Den-denak erraten dizkigu “Irakurzale” amorratua izeneko ipuin zirikalarian, euskaltzain batek nonbait irakurtzen ez dituenak ere azaltzen zaizkigularik bidenabarrean.
Javi Cillerok aunitz irakurri du. Ez bakarrik delako ipuin horretako zerrendakoak, aise ere izen gehiago etorri zaizkizu gogora haren lanak miatzean. Eta irakurritakoei zukua ateratzen badaki. Lehen-lehenik itzultzaile gisa, izan ere literatura anglo-saxoiaren maisu lanak euskaratzen egindako lanagatik ezaguna da gure artean Cillero. Eta bigarrenik idazle gisa ere bai, bereziki “Hollywood eta biok” duela bi urte plazaratutako narrazio bildumarekin erakutsi duen bezala.
Ez du zertan ezkutatu eta ez du ezkutatu nahi. Izenburuak berak iradokitzen duenez, zine ekoizpen estatubatuarretan ezagutu dugun giroaren oihartzuna aurki daiteke nonahi liburu honetan: autopista ondoko motelak, hiri handietako auzo txinatarrak, basamortuko haizeak inarrosten dituen etxaldeak, San Francisco eta Las vegas, Reno eta Los Angeles. Bertze batzuetan, ordea, Amerika infinito hori gure artean ere egon daitekeela frogatzen du, narrazioaren haria Bilbora, Baionara edo Atharratzera ekarriz. Badira hirugarren multzo batean, azkenik, “omenaldi literario” gisa edo irakur daitezkeenak, hasieran aipatzen genituen izen handi horietariko baten lanen remake desbideratu ironiko nongo-nahikoak.
Batzuetan luze, gehiagotan labur, baita zenbaitetan biziki labur ere —liburuko hoberenak, beharbada—, “Hollywood eta biok” osatzen duten hogeita bederatzi narrazioetan intentsitate eta lorpen maila ezberdina dago: antologietara eramateko modukoetatik hasi eta arruntagoetara. Alabaina irakurleak denetan aurkituko du ofizioa eta jakituria. Denetan bihotza hunkitu edo irriño gaiztoa ateraraziko dion zerbait.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro