« “Sei idazle plazara” liburuaren inguruan (III) | Sei idazle plazara »
Sei idazle plazara I / Begiarmen / Jakin, 1974
“Sei idazle plazara” liburuaren inguruan (eta IV) Iñaki Zubizarreta / Zeruko Argia, 1975-03-16
Kritika honi amaiera emanaz, egileak aztertzen duen azken arazo bat aipatu nahi nuke, oraindik puntu asko argitzeko dituen arazoa.
“Eta erdara” du izenburu aipatu nahi dudan azken pasarte honek. Beste hontara laburtuko nuke bere mamia, egile beraren hitzak hartuz:
“Mitxelena erdaraz ere idazten duen euskal idazleetakoa dugu… Zenbait lan erdaraz landu du, nahiz eta honen euskara urre gorrizkoa izan. Bera maisu deneko alorrean, hain zuzen ere, erdaraz ari da. Zenbait Hitzaldi delako bere liburua ere itzulia da… Bilaketa lanik gehienak erdaraz eman dizkigu… Arazo honen aurrean honela arrazoitzen du Mitxelenak: ‘Euskaldunek nik uste —horrelako gauzak irakurtzeko gogoa duten euskaldunok— erdaraz badakite; irakurtzea nahi nukeen zenbait erdaldunek, berriz, ez dakite euskaraz’ (MIH, 204)”.
“Uste ote du Mitxelenak kanpoan hainbat entzule eta irakurle ez dituela bere etxean? Zergatik, esaterako, Zenbait Hitzaldi beste norbaitek euskaratu beharra? Euskarazko obrak pisu handikoak badira, kanpokoak, baita eusaraz ez dakiten etxekoak ere, itzuli beharrean aurkituko dira… Berezko obrek ematen diote bere maila literatura bati, Mitxelena berak ondo dionez. Berezko obra hauek bilatzaile batenak direnean orduan eta indar gehiago emango diote hizkuntza bati, gure ustez”.
“Mitxelenak berak dio: ‘…bi gauza dira, eta arras bereziak, jakintza irakastea eta jakintza aurreraztea, edo aurrerazi nahian ibiltzea, gizon ikasi asko-jakina eta bilatzailea zeharo ezberdinak diren antzera’ (MIH, 205)”.
“Mitxelenaren ustez, beraz, euskarak jakintza irakasteko balio luke, hortarako beste hizkuntzetatik itzulpenak eta eginaz; baina ez luke balioko jakintza aurrerazteko, hots, bilakuntzan iharduteko… Marxek bere Kapitala euskaraz izkiriatu izan balu, gonbarazio baterako, behar bada egun euskara hizkuntza argi bat izanen zen. Xede bezala behintzat, jakintza irakasteko eta jakintza aurrerazteko, bietarako erabili behar litzateke euskara. Jokabide hori ez dukegun bitartean ez gaituzte aintzakotzat hartuko, ez dugu euskara behar den neurrian kulturatu ahal izango. Berriz ere morrontzan ibili beharko dugu inoren lanak itzultzen eta antolatzen, euskal bilatzaileek euskaraz egindako obrez beste erdal hizkuntzak itzulpenetara bortxatuko ez dituzten arterainokoan ibili beharko ere morrontza triste honetan”.
Honeraino Begiarmen-en hitzak. Erantzun diezaiogun poliki eta patxadan.
Nere iritziz “demagoglaz” beteriko pasarte bat lortu du hemen egileak (eta hori ez nik egindako laburpen hortan bakarrik, baita pasarte osoan ere), eta ez da erraza bi hitzetan erantzutea. Hala ere neure iritzia eman nahi nuke, ahal dudan llaburrenik.
Lehenengoz har dezagun kontuan, Begiarmen-ek ez badu aipatzen ere, noiz esaten zituen hor jasotakoak Mitxelenak. 1956an idazten zituen Egan aldizkarian. Begiarmen-en kritika, berriz, oraingoa da, 1974ekoa. Eta kritika egiterakoan textu-inguruak agertu behar dira lehenbizi argiro, eta gero gerokoak; izan ere oso esberdina bait da 1956ko euskal kulturaren giroa eta oraingoa.
Hala ere orduko posturak badu oraindik ere baliorik gure herrian, ez bait gara gehiegi aurreratu oraindik, asko-xamar aurreratu bagara ere.
Orduan Mitxelenak, zentzuz jokatuz berak zionez (“sentido común” horri jarraituz) erdaraz idazten zuen Linguistikazko ikerketa edo inbestigazio-lanetan, eta gerora ere jokabide horri jarraitu zaio. Begiarmen ez da konforme horrekin. Baina bada hemen zerbait argitu beharra: euskaldunon artean ez genuke inork nahi horrela jokatzea, erdarara jotzea ikerketa mailan, bainan jokatu beharra gertatzen zaigu. Honela zion Mitxelenak —Begiarmen-ek jaso ez badu ere esaldi hau bere kritika egiterakoan— 1956ko idazlan hartan: “Alemanez, ingelesez, espainolez eta frantzesezko idazlanak bakarrik jasoko dira. Sueziako Studia Liguistica aldizkariaren azalean irakur daitezkeen hitz hauek eskeintzen dizkiot U. jaunari. Beren (Sueziarren) ez du, beraz, lekurik hor. Eta Suezia ez da Euskal herria eta horrelako oharrak ez dira han bakarrik agertzen. Arrotz guztiak ero sortu ote ditu Jainkoak, eta gu bakarrik zuhur?” (MIH, 205).
Mitxelenak ere nahiago luke noski euskara izatea ONU-k onarturiko hizkuntza ofizial hoietako bat, mundu osoan zabaltzen den hoietako bat, bainan ez da horrela gertatzen, eta beste hizkuntza gehienak bezala arlo askotan beste hizkuntzetara jo-beharra gertatzen zaio, eta hori inoren morroi izan gabe.
Mitxelenak ondo daki euskarak ere, beste hizkuntzak bezalaxe, berez balio duela ikerketarako, bainan soziologia-arrazoiengatik eta beste eratako zenbait arrazoirengatik, erdarara jo beharra du arlo batzuetan. Ikerketa mailan gertatzen zaio hori adibidez. Eta maila hontan euskara baliagorri egin nahi badugu ez dugu borondate hutsez eta hitz hutsez lortuko, talde lan serio baten bidez baizik. Ez da gauza hau gizon batek, jakintsuena izan da ere, lortu dezakeena. Hemen diogunaren argigarri Marzelino Aizpuruak Zeruko Argian argitaraturiko bi idazlan aipatuko ditut.
Lehen idazlana “Katalana, zientzia hizkuntza” urtarrilaren 19ko alean dator. Udako Katalan Unibertsitatean eginiko agiri bat aipatzen du, eta agiri honetan beste hontara ikusten dute katalanek gure arazo hau: “Gure geografiari dagozkion lanak (geologia, geografia, botanika, zoologia, ekonomia…) batez ere katalanez argitaratu, laburpen luzeak ingelesez eta aldamenean dituztelarik; gure gizartekorentzat erraz irakurtzekoak izanez dira honela eta baita ingurukoentzat ere (romanika hizkuntzatakoak izanen bait dira gu bezala, eta beraz, katalanez ongi uler dezakete), bainan laburpen zabal hoiekin urrutikoei ere zabaltzen diegun bidea. Geografiaz bestelako aparteko lanak (kimika, mikrobiologia, matematikak, fisika…) ingelesez argitaratu batipat, katalanez laburpen edo lan guzia argitaratuaz beti”.
Bigarren idazlanean (1975 otsailak 2) ondorio batzu ateratzen ditu Marzelino Aizpuruak, eta zentzuz begiratuta, oraingoz ez dio etorkizunik ikusten azterketa-lanak euskaraz argitaratzeari. Hori bai, eta denok bat gatoz hontan lanean hasi behar dugu jo ta ke, eta egiten zaion baino toki gehiago egin euskarari gure zientzia-aldizkarietan.
Beraz, Begiarmen, gauzak serio xamar hartu behar dira, eta ez esaldi borobil batzu bota eta lasai geratu. Pasarte honen oinarrizko puntua ikuitu ondoren, gatozen bertako tarte batzuei erantzutera.
Mitxelenaren esaldi baten aurrean galdera hau egiten du kritikuak: Uste ote du Mitxelenak kanpoan hainbat entzule eta irakurle ez dituela bere etxean? Ba, zoritxarrez ez orduan eta ez oraindik ere Mitxelenak ez ditu kanpoan hainbat irakurle gure artean linguistikazko ikerketalanetan. Kanpoan hainbat izango balu hemen, gorago ibiliko ginake euskaldunok jakintza-sail hortan.
Beste galdera hau ere egiten du Begiarmen-ek: Zergatik, esaterako, Zenbait Hitzaldi beste norbaitek euskaratu beharra? Harriturik geratu nintzen galdera honen aurrean. Orain artean uste nuen liburu bati kritika egiterakoan, liburu hori ondo irakurrita gero egin behar zela, bainan agian oker nenbilen. Begiarmen-ek ez ote du irakurri Zenbait Hitzaldi liburuaren sarrera gisako “Argitu beharrekoa” J.A. Letamendiak izenpetua? Izan ere irakurri bazuen, ez zuen behin ere horrelako galderarik egingo. Gauza argi bait dago, liburu hori ez dela Mitxelenak egina, Letamendiak berak baizik, harek emandako hitzaldi batzu euskeratuz. Liburu horren asmoa eta egitea bera Letamendiari zor zaizkio eta ez Mitxelenari.
Eta Begiarmen-ek bere demagogia neurritik atera gabe, beste honako hau ere esaten du: “Marxek bere Kapitala euskaraz izkiriatu izan balu, gonbarazio baterako, behar bada egun euskara hizkuntza argi bat izanen zen”. Bai eta behar bada (Futurible-en sail hortan sartuz) ez zen marxismorik izango munduan, horrela egin izan bazuen.
Beste puntu asko ere geratzen da erantzuteko “Sei Idazle Plazara” liburu honen inguruan, bainan nere aldetik hemen amaitzen dut. Besteei uzten diet lekua, bakoitzak bere puntuetan erantzuna eman dezan.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres