kritiken hemeroteka

8.625 kritika

« | »

Sei idazle plazara / Begiarmen / Jakin, 1974

Sei idazle plazara Xabier Gereño / Anaitasuna, 1975-04-15

Obra honen lehen liburukiak zalaparta sortu badu, ez du zarata gutiago
ekarriko bigarren honek, batez ere Gotzon Garateren liburuaren kritikagatik.
Gogora dezagun, Begiarmen izenordearen atzean dauden idazle bien asmoa ez dela lanen literatur balioak aztertzea, idazleen ideologia ikertzea baizik. Begiarmenek bide hau hartu bade, Sarasola bere azken liburuan bestetik joan da. Baina, bide biak ongi bereiztea ezina denez, kritikari hiak ere hainbat aldiz elkartu egiten dira; eta aski da, hau frogatzeko, bata eta bestearen liburuak irakurtzea. Nahitaez, idazleak bere liburuetan ezartzen du bere ideologia; eta beronen eragina nabari gertatzen da bai forman eta bai mamian.

Presentatzen ari garen liburuan, filosofo bi eta ekonomilari bat aztertzen dira. Hasteko, Juan San Martinek idazle bakoitzaren biografia labor bat egiten du, eta gero Begiarmenek haien liburuen hainbat pasarte kopiatu eta haietatik ideologi problematika ikertzen du.

Jose Azurmendiren kasuan, “Hizkuntza, etnia eta marxismoa” hartu da gidaritzat, eta saiaera honen horrialde erdiak berari eskaintzen zaizkio. Luze joango litzaiguke guztia aztertzea, baina Azurmendiren pasarte bat kopiatu beharrean gaude: “Hasierako gizonaren dohaina da hizkuntza, alegia, zientziazki zehatz mintzatzeko, gizartearen azterketarako erabiltzen den giza-eredu funtzionalaren dohaina. Gaurko egoeran Klasetasuna den bezalaxe da gizartearen izaeran hizkuntza ere diferentzial bat”.

Eta Begiarmenek honela komentatzen du: “Klasetasuna gizarteen egoera bada eta hizkuntza gizartearen izaera, zentzu hontan objetuak sujetua suposatzen duen bezalaxe, klasetasunak herritasuna suposatuko luke… Hizkuntzen hauzia klasetasunarena baino lehenagokoa dugu, beraz, hedatuagoa, errotuagoa gizartearen beraren barne-egituran. Hau honela izanik, eta hizkuntzen elementu diferentzialetik abiatuz gero, herri arazoa batez ere hizkuntzaren inguruan kokatuko da”.

Begiarmenek gero Gotzon M. Garate aztertzen du, eta hemen dator saltsa. Hasteko, Garatek Marxez dituen aurreritziak aztertzen dira, eta jarraian haren liburuetako hainbat pasarte. Guk, lehen bezala, bat kopiatuko dugu. Garatek hau idatzi zuen: “Errusian, esate baterako, ofizialki proletalgoak burgesia menderatu duelarik, Baltiko-herriak, Ukrania-herria, e. a., herri zapalduak ditugu, eta nazio kapitalistetako baino goxoago ez diren zapalbide izugarriz zapalduak”. Eta Begiarmenek komentario hau egiten du: “Halere, Gotzon M. Garateren baiezkuntza hau, egiaren ohoretan, gezurtatu beharrean gaude. Zeren gure aburua da, nazionalidade menpekotuei burujabetasun politikoa ematen ez zaien bitartean, nazionalidadeen berdintasunera ez garela ailegatuko, eta, ondorioz, Errusian eman den soluzioa ez dela erabatekoa. Hala eta guztiz, Errusian, herritasunari eta sozial sistimari dagokionean, nazionalidade menpekotuei eman zaizkien soluzioak inongo kapitalista herritan eman direnak baino askoz hobeak dira, noski. Eta hori kostatatzeko, hango eta hemengo praktika ez dago gehiegi ezagutu beharrik”.

Liburu honen azken partean, Gurutz Ansolaren “Euskal Herriko ekonomiaz” aztertzen da, eta sozial ikuspegitik batez ere hainbat huts aurkitzen dizkio Begiarmenek. Adibidez, Ansolak hau idatzi zuen: “Euskal Herriak mende honetan daukan kontradiziorik gogorrenetakoa hau da, zalantzarik gabe: alde batetik geure herritasunaren eta euskaldungoaren alde, ekintza programaturik ezin gorpuztu; eta bestetik egunetik egunera gure nortasuna arrotz-etorreraren ugaldepean itotzen”. Begiarmenek honela komentatzen du: “Kontradizio gogorrenak zer esan nahi du? Funtsezkoena? Begira, euskaldungoa galtzen hasi bada, ez da arrotz-etorriengatik izan. Aspaldi lehenago ere euskaldungoa galtzen hasirik zegoen… Eta ondo dakigu jakin, feudal jauntxo haien eta komertziante burges hauen arteko borroka zertan amaitu zen. Finean, Bergarako besarkada!… Eta zertarako elkar entenitu? Bistan dago: menpeko popular klase guztiei beren legeak ezartzeko. Orduan, euskaldungoaren kontradizio funtsezkoa hontan datza. Hori garaitu gabe, euskaldungoa ez bait da salbatuko”.

Azken kritikak

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Felipe Juaristi

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Mikel Asurmendi

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak