« Txillardegi eta Saizarbitoriaren Nobelagintza | Adanen poema amaigabea »
Sekulorum sekulotan / Patri Urkizu / Kriselu, 1975
Sekulorum sekulotan L.A.A. / Zeruko Argia, 1975-04-20
Garai onez adiarazitako egitarauari atxikiz, Kriselu argitaratze berriak agertarazia digu bigarren alea. Sekulorun Sekulotan deritza, Patri Urkizu lezoar gazteak idatzia.
Patri Urkizu 1946 urtean jaioa dugu. Salamancan “romanicas”-etan lizentziatua. Hogeita hiru urtetan “Zomorro eta kaskazuri” deitu ipuin batez azaldu zitzaigun Euskal Literaturaren plaza hestuan. Geroztik, saiakera, poema, antzerki zein ikerkuntza motak landu izan ditu. 1974. urtean Agora Saiakera Saria irabazi zuen. Euskal idazle gazteen arteko hiruzpalau baliagarrienetako bat dugu. Sekulorun sekulotan izeneko hau da bere lehen nobela.
Lehen nobela eta ez nolanahikoa. Arras berezia berezirik bada. Ez koma eta ez punturik gabeko nobela. Eta puntuazio eta gutiena litzateke baldin hizkuntz egitura, hein batetan behintzat, “klasiko” samarra balitz. Ez da, ez, hau, Urkizuren nobelaren kasua.
Urkizuk, bakar-hizketa bukagaitz batez nobelagintzaren bide berri bat urratu nahi du, bere izate molde bereziki dagokiokeen adiarazpenik propioenaz baliatuz, eta irakurlearengan sortaraz dezakeen (sortaraziko duen) amilaz aldez aurretik jabetuz.
Sekulorun Sekulotan esperientzia bat da, egilearen (ez honako egile honena bakarrik) literatur esperientzia bat baino ez. Eta “hori baino ez” esaten dugun bezalaxe, “hori guzti hori” ere esan genezakeen, bere baldintza eta meritu guztiak barru.
Hitzaurrean irakurtzen ahal dugunez, bestalde, Urkizuren nobela hau “ez da modernoa bere lerroen zabaleroan pundu eta koma gehiago edo gutiago duelako, gaurko munduaren esijentziaz egina dagoelako baizik”.
Txillidak hori baino gehiago —edota alderantziz— esana du berriki (Majorca-ko erakusketan): “Artea ez da modernoa, biharko adiarazpenen urratsetan saiatzen den neurrian baino”. Eta, hain zuzen ere, inolatan izatekotan, badirudi bigarren zentzutan izan daitekeela moderno nobela hau, eta ez bestetan.
Zeren, agerian denez, gaurko irakurlearen esijentzietara behartzen eta moldatzen den liburu honetako pasarterik bakarra Ramon Saizarbitoriaren hitzaurre luzea da, eta hitzaurre beraren egitura formala dateke, hain zuzen, nobela estilo honen funtzioa eta komunikabidea duda-mudatan jartzen duen arrazoirik behinena.
Dena den, Sekulorun Sekulotan gainbegiratu batetan dirudien baino nobela esankorrago da funtsean, eta hainbat errealitate izkutu azalerazteko teknika aparta du.
Irakurriz irakurri, edozenbat ideia deslotu eta euskal munduko “flash” edota sekuentzia labur bezain bizi bere barne osotasunean antzeman ahal izango du irakurleak, eta agian (sujerentzia gisa), azken kapitulutik hasiz gero ulerterrazago dakioke hainbati Urkizuren “diskursoa”, azken aldean ritmoa bizkortuz, argituz eta konkretoagotuz bait doa.
Ritmo hori sumatzea da eta —azken batean—, nobela honen interpretazioaren giltza.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi