« Sei idazle plazara | “Sei idazle plazara” liburuaren inguruan (II) »
Sei idazle plazara I / Begiarmen / Jakin, 1974
“Sei idazle plazara” liburuaren inguruan (I) Iñaki Zubizarreta / Zeruko Argia, 1975-02-16
Jakinek ohiturik gauzka liburu bikainak irakurtzera, eta pozik hasi nintzen liburu hau ere irakurtzen. Gairiera aintzin oharrean honako hauek irakurtzeak: “Zer nahi duen liburu honek? Gure herrian ideien mundua nola dabilen ikusi. Xede hau du batez ere… Liburu honek kritikagile izan nahi du. Ideiak kritikatzen dira, eta ez da kritikatzen, dagoena lurperatzeko, dagoenetik hobeagotuz joateko baizik”, zerbait sakon eta jakingarria ikastera prestatzen zuen ene gogoa. Izan ere, asmoak ezin hobeak eta bikainak agertzen bai ditu egileak hitzaurre honetan.
Bainan esana ez da izana beti, eta baieztatu egin behar dagoenetik hobetuz joateko, dagoena ondo aztertu ote den. Hementxe dago kakoa. Liburu honen lehen parteari atxikiz ene kritika, zenbait puntu aztertuko dut luze eta zabal.
Lehen parte hau Luis Mitxelenari eskeinia dator eta bertan Begiarmen-ek Mitxelenaren Idazlan Hautatuak eta Zenbait Hitzaldi liburuen kritika egiten du. Kritika honen zenbait pasarteri Mitxelena berak erantzun dio urtarrilaren 15eko Anaitasuna aldizkarian. Nere aldetik beste zenbait punturen erantzuna emango dut hemen.
Honako metodu hontaz baliatzen da Begiarmen bere kritika egiteko: lehen aipaturiko liburu hoien zenbait esaldi hartu eta kritika egin. Denok dakigu metodu hau oso arriskutsua dela. Hala ere har liteke metodu hau behar bada, benetan idazlearen testu-inguru osoa ondo ulertu bada, eta kasu honetan noski ez dela arriskutsua, hain arriskutsua behintzat. Bainan hemen dago nere kritikaren muina. Nere iritziz ez du Begiarmen-ek ondo eta egoki hartu Luis Mitxelenaren liburuen testu-inguru osoa, eta horregatik hanka-sartze handiak egin ditu. Banator lehen bai lehen ene iritzi hau zertan finkatzen den adieraztera.
Lehen oharra 19garren orrian arkitzen dudan pasarte bati zor diot. Pasarte hau “Euskara nola salba eta zergatik” izenburuko kapituluan dator, eta honela dio bertan egileak: “Biderik? Ez, ez da biderik ematen, ez da plangintza konkreturik proposatzen. Hegi askotatik ekin behar zaion lana dela esatera mugatzen da. Biderik proposatzen ez badu ere, badirudi poetengan baduela sinesmen eta itxaropenik: ‘Olerkariek eginbeharra erakutsi digute eta bai aurrera ere… erakutsiko’ (MIH 39). Poetan eskuetan bakarrik balego gure euskararen argi urdina, ai zeinen ederki gu! Beharrezko ditugu poetak, bai, beharrezko urrutira ikusten duten horiek… baina ez horregatik aski gure izpirituaren askatasun osorako…”.
Harriturik irakurri nuen pasarte hau izan ere ez bai nuen uste orain artean behintzat Mitxelena hain tontua zenik poetengan bakarrik uzteko euskeraren salbamena, eta horregatik hori irakurri eta berehala Idazlan Hautatuak liburua hartu nuen eskuetan, 39garren orri hortan. Eta honelaxe irakurri nuen Begiarmenek jasotako esaldiaren segida-segidan: “O!erkariek eginbeharra erakutsi digute eta bai aurrera ere… erakutsiko. Amesgi!eak nahiko ez direla… eguneroko zeregina noiz eta nola egin behar den erakutsiko diguten gizon burutsuak behar ditugu (letra handiak nik jarriak dira). Eta beste guztion gain eta edozer baino gehiago, entzu!e eta irakurleen lana dugu beharrezko…”.
Beraz Luis Mitxelenak aipatzen du bideren bat, eta gainera ez du poetengan uzten lan osoa, gizon burutsuengan ere bai baizik. Ikusten denez, mesede txikia egiten dio egiari Begiarmen-ek pasarte hontan.
19garren orritik 21garren orrira gatoz eta hemen —“1960. Euskara nola bilakatu kulturadun” izenburuko bigarren kapituluan gaude— Mitxelenak bere “Asaba Zaharren Baratza” idazlanean belaundi kritikalari baten sorreraz esaten zituenak gogoratzen ditu egileak. Honela dio Begiarmen-ek Mitxelenaren idazlan hori aipatuz: “Gazteak kritika-zaleak agertu zaizkigu eta ni ere bat natorkie horretan. Kritika honek amorratua baino amorratuagoa izanik ere, ez du jaioterri-maitasuna desegingo, ez baita hau geure buruari diogun maitasun hilezkor eta eten-ezinaren ondorea eta eraskina baizik” (MIH. 68) “Testu honetan ikus daitekeenez —dio Begiarmen-ek—, alde batetik, egoera kontrajarrien balantza gazte eta zaharren arteko gorabeheran kausitzen du Mitxelenak eta bestetik, berriz kritika honen mugida norkeriaren oinetan finkatzen du azken finean, hots, norberaren bizi nahian. Badirudi herri-arazoa hor gizartean baino gehiago pertsonen indibidual mailako zera subjetibuan-edo atzematen duela. Ikuspundu honetan, Mitxelena hurbilago ikusten dugu Max Weber batengandik, esaterako, Emile Durkheimengandik baino”.
Berriz ene harritutik geratu nintzen, izan ere Begiarmen lagunak testu-inguru guzitik kanpo ateratzen bait dira berriro ene. Luis Mitxelenak “Asaba Zaharren Baratza” idazlan honen hasieran honela dio: “Oraingo euskal literaturari begiratu nahi nioke soil-soilik, erabat eta gaingiroki”. Eta horrelaxe idazten du lan honetan literaturaren inguruko zenbait ideia ere aztertuz. Bainan nik dakidanez lan hontan Mitxelenak ez du herri-arazoaren azterketa oso bat egin nahi. Horregatik oso xinplea iruditzen zait egilearen ohar hori: “herri-arazoa hor gizartean baino gehiago pertsonen indibidual mailako zera subjetiboan…”. Mitxelenak esaldi hori beste zerbaiten inguruan idazten du, eta ez herri-arazoaren azterketa zehatz bat egin nahirik. Orduan zaila da eta oker bidetik doan gauza da egin nahi izan ez duen zerbaitegatik kritikatzea. Hori alde batetik. Bestetik, berriz, ez dut uste Mitxelenaren esaldi hontatik konklusio hori atera litekeenik, ez bait du esaten jaioterri-maitasuna pertsona-indibidual mailan geratzen denik sentimendu subjetibu eta indibidual huts bat denik. Hori egileak bere kaxkotik ateratzen duen zerbait dela iruditzen zait, izan ere Mitxelena gizon azkartzat bait daukat nik, eta uste dut ondo dakiela, argi pixkat duten gizon guziek bezala, geure burua ere ez dela indibiduo hutsa, gizartekoia ere bai baizik. Argi ikusten da gainera Mitxelenaren idazlan osoan eta Begiarmen-ek hor eman duen esaldian ere bai nere iritziz, jaioterri-maitasun hori ez dela sentimendu indibidual bat, euskaldun guzion “patrimonioa” baizik. Beraz jaioterri-maitasun hori, geure buruari diogun maitasun hilezkorraren ondorea dena, gizarteko harreman objetibo edo erreala ere bada. Gai honek, agian, lan luzeago bat eskatzen du, bainan oraingoz hemen utziko dut; bestela luzeegi joko bait luke aldizkari batentzat.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres