kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Euskal Harria / Gabriel Aresti / Kriselu, 1967

Gabriel Aresti’ren azken bonba Xabier Gereño / Zeruko Argia, 1967-10-22

Euskera…

Maite zaitugula esaten dogu,

baña ez da egia.

Guzurra diñoe erderaz egiten

daben euskaldunak.

Guzurra, euskaldunak ez diran euskotarrak.

Zuek guztiok ezagututen dozue Gabriel Aresti. Izango ete da zuen artean iñor, bere lanak irakurri ez dauanik?

Nire ustez, au da Aresti’ren meritorik andiena. Guztiok irakurten doguz berak idatzitakoak. Batzuk, kritiketako. Besteak, txalotuteko. Baña bere lanen aurrean, iñor ez da indiferente geratuko.

Aresti, pentsalari ta idazle da, ta ausarta. Bilbo’n jayo zan, 1933-X-14′ an. Komerzio karrera ikasi eban eta Profesor Merkantil tituloa artu. Karrera ortan, prantsez, ingles eta aleman izkuntzak ikasi ebazan, eta orren aparte, esperanto ta euskera.

Aresti ez zan euskalduna, ta 14 urtekaz ikasi eban gure izkuntza, berak bakarrik, liburuetatik. Gaur, dakizuenez, Euskal Akademia’koa da.

Asko dira bere idatziak, bai aldizkarietan, teatroan eta liburuetan, eta sari asko artu dauz bere lanakaitik: olerkian, Loramendi Saria (1959), Orixe Saria (1963) eta Lizardi Saria (1966). Teatroan, Toribio Alzaga Saria (1961).

Adiskide dot Aresti, naiz eta bere iritxi guztiakaz konforme ez egon. Eta geyago barik, goazen Aresti’ren azken bonbaren barri emoten.

Bere azken liburua da “Euskal Harria”, egun oneitan zabaldua, ta nire ustez aurreko lanakaz inkanbilla ta zalaparta sortu badauz, oraingoak zarata geyago atarauko dau..

Irakurri dot Aresti’ren liburua. Ni ez naz nor idazti onen kritika egiteko (ez naz olerkari). Baña nire iritxia emongo dot.

Lenengo kolpea, ortografia da. Aresti’k, bere idazti barrian, gaurko Euskal idazleak erabilten ez dogun ortografia bat dakar. Olan, “tz” ren ordez “c” (adibidez, “kantatzen” idatzi bearrean, “kantacen” idazten dau). “Ts”ren ordez, “x”.

Idazleak, bere liburuaren azkenean, zergaitik erabilten dauan ortografi au esaten dausku. Bear bada, arrazoia izango dau. Baña nire ustez, eskolak euskerari zabaldu arte, al diran aldakizun gitxien egin bear doguz. Irakurle gitxi daukaguz euskeran eta erreztasunak emon bear dira. Teoriaren aldetik txarto egongo da, baña praktikotasunaren aldetik olan komeni dala uste dot. Au da, ba, Aresti’ren idazti barriari ikusten dautsadan atxakirik andiena.

Olerkari ez nazala esan dot, baña olerkiak irakurtea atsegin yat. Eta bai Aresti ta bai Lete’renak, gustora irakurten dodaz. Sakonak dira, “esaten dabe”. Ez gaitue indiferente itziko.

Esate baterako, “Pater Noster” olerkia ederra da. Ikusi bere amaiera:

“Eguneroko gauerdiko hamabietan

telebista bertan ucten dudan bitartean,

Pater Noster bat

errezatu behar dut

Espainiako gerran

hil ziren

poet-

engatik.

Hainbeste bidegabek,

hainbeste injustiziak,

hainbeste okerbidek,

Kristorengana eramanen ninduke,

Kristo orain bi milla urte

ez balic

hil…”.

De Gaulle’ren diskursoak interes andigaz irakurten dira mundu guztian. De Gaulle’ren antzekoa da (ta parkatu konparaziñoa), Aresti.

Baña De Gaulle’n ez dot sinisten. Eta ez dot sinisten. Eta ez dot sinisten, Quebec’eko jendearentzat eskatu dauzan eskubideak, berak, De Gaulle’k, bere menpean bizi diran euskaldun, bretoi ta besteai emon arte.

Aresti’n sinisten dot, euskeraz idazten daulako. Sortuko dauz eztabaidak. Sortuko zalapartak eta iskanbillak. Baña euskeraz. Eta berak diño “Euskal Harria”n:

“Ez dugu zaldirik,

ez gara gu zaldunak.

Ez dugu abererik,

ez gara aberaxak.

Euskera dugu guk,

Gu gara euskaldunak”

Iskanbillak etorri bear badira, betoz. Baña euskeraz.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak