« Bergili-ren idazlanak osorik | Gabriel Aresti’ren azken bonba »
Euskal Harria / Gabriel Aresti / Kriselu, 1967
Euskal Harria Saizarbitoria / Zeruko Argia, 1967-09-24
Ez da oraindik denbora asko Bilbaon izan nintzela. Han, Gran Vian, Atxur¡tik behera iba¡ ertzetik pasiran… Bilbao zaharrean txakolina arkitu nahirik. Basurton, goian, Gabriel Aresti poetaren etxean ata ez dakit zenbat bider etorri zitzaizkidaten ezpainetara bere zenbat poema. Izan ere nik bertsoak banekizkien ere musika han zegoen: Basurton ikusi nituen beltzez jantzitako atsoak, kastillatik trasplantatutako amonatxo zaharrak “vizcaino” esaten ez dakitenak, han Bilbaoko diruetxe sonatueri begira osatu nuen eresia…
Eta kaleetan, Donostia’ko amets, Donostia’ko lau lagunen zirkulutik ateriaz… Arrotz, euskal getho’aren atea nun zegoanik enekialarik, Bilbaon arrotz: Kastillan arkitu nintzen…
Gral. Dávila kalea arkitzen nuen bitartean, Aresti’ren poemak etzutela, zoritxarrez gezurrik esaten ¡kusi nuen. Geroztik askotan irakurri dut Euskal Harria, Harri ta Herriren bigarren zatia deitzen diotena… Uliako mendian, itsasoari begira, bertako poemak irakurri dizkiot neska euskaldun bater¡… Euskaltzaindiako zahar bateri, bainan bertsoak beste musika batez jabetu dire eta ez dakit konprenitu dituzten. Ziur asko ez. Izan ere Aresti’ren poemak konprenitzeko, euskal gethotik espulsatua behar da izan, edo zenbat lillura utzi beharra. Hitz batean: Errealitateari aurpegla heman beharra.
Euskal Harria ez da Harri ta Herriren zatia, oso da ezberdina. Harri eta Herri abstraktuagoa arkitzen dut, politagoa, lehen bertsotik azkeneraino euskaldun garbia (abstraktuagoa). Blas Otero’ren usaia zuen. Nola kendu zezakean Otero’ren usaia bere bertsoetatik, gizona eta bere poesla ain ondo ezagutzen zituen poetak? —Oroitu zaltezte “Beti esanen dut egia” poematzaz.
Euskal Harriaren sonetoak ez dute (nola izan behar dute?) euskal kutsu astarrenik ere. Lehen Otero aipatu dut, Oteroren poemak —gazteleraz izanik ere badute halako euskal usa¡ bat, Otero’ren esateko era osoki iruditzen zait euskalduna—. Irakurri bestela Aresti berak euskeratutakoak bainan gure poetak euskera dominatzen duelarik ere, bere sonetoak euskeratzeko garaiean, ezin eman izan die euskal kutsuaren astarrenik ere.
Badakizue? Ez¡n izan nuen txakolinik eran Bilbaoko kaleetan —gero esan zidaten ortarako ere gethoan sartua egon behar nuela— Bilbao’ko kaleetan gora ta behera berria danarentzat ez dire euskal gauza folklorikoenak ere agir¡ beraz. Inork ere etzidan erantzuten euskeraz mintzatzen nintzenian, eta edozein turista izan banintz bezala “Messié querer restaurant bueno bueno” esaten zidan aguren batek kale ertz bakoitzean. Arrotza nintzen, ni eta nire euskera arrotzak ginen.
Aresti han dago ata ez¡n kutsu hortatik libratu. Libratu behar luke? Ez dakit. Euskal burges¡ak libratu zezakean, bainan orduan poeta galduko genuen. Komeni al zitzaigun?
Euskal Harria ortografi berri batekin datorkigu. Nik ezdakit zer esan beharbada Aresti’ren kolpe berri bat besterik ez da. Batzuek kirtenkeri bat gehiago esanen dute, beste batzuek esperietzi interesgarria dela. Batzuen ahoak, Axularren aurretiokoa dela entzutean itxiko d¡re. Nire iritziz Aresti —bere arrazoi guziarekin tab, tab.— inpakto billa dabilkigu. Hori ondo eta gaizk¡ dago edo ez du inportantziarik.
Norbaiteri entzun diot Arestik poesia erderez bakarrik egiten bukatuko duela: Nik ez det uste, bere euskal zaletasuna alde batera utziaz, Aresti euskeraren beharrean arkitzen da: Aresti tremendista bat dugu eta euskal aditzak badu halako tremendismo bat bere erraietan. Sermoietan osatutako hizkuntza dirudi. Aresti’r¡ “Nik diot” “Ene hitz” “Esanen dut” entzutean profeta bateri entzuten ari gerala dirudi…
Arestik ez du beharba Mikel Lasa’ren bertso fina. Arestik bihotza urratu beharra du, ahoa irikitzeko bere besoak ebakiak ikusi beharra. Aresti profeta bat da, bere mendean, eta duen graz¡ berez¡ horrek salbatzen du joan den gizaldiko profeta edo predikatzalle bat izatetik.
Euskal Harria momentuko liburu bat deritza¡t. Zatz, bildurrik gabe ausardi haundi batekin, bizi geran unea kantatzen digu…
Esto ya no es Vizcaya.
Esto es…
. Punto: asi gaitezen.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi