« “Orixe”ren poemari buruz, Labayen jaunari karta idikia | Atalak »
Poemagintza / Ibon Sarasola / Lur, 1969
Beste bi olerkari gazte J. San Martin / Zeruko Argia, 1966-08-14
“Gure adiskidetasunetik indartsuagoak aterako gera,
gizon guztien aterpe zoriontsu izateko”
(X. LETE)
“Poeta berriak luma berri bat hartu zuen
gauza zaharrak era berrian esan zituen”.
(I. SARASOLA)
Bi argi berri piztu dira gure literatura bizkortzera. Bada zerbait une nekegarri auetan.
Igaz, Z. ARGIA’an (132’gn. zenbakia, iraillaren 5’ekoa) eman nuen Jose Azurmendi eta Mikel Lasa beste bi olerkari gazteren zenbait berri, ta aurten, legezkoa zait beste biren zeaztasun batzuek ematea: Xabier Lete eta Ibon Sarasola.
Gogo gutxikin artu nuen “Agora”k enatutako olerki sariketaren juradutza. Ez baitira maiz arkitzen olerkari interesgarriak, ta gutxiago berriak. Aurtengo “Lizardi” sariketa ere ala-olakoa izan zen. Etzan berri onik, eta lengoak lenean. Beraz, esperantza gutxi nuen “Agora”ko sariketan ezer baliozkorik arkituko nuenik. Nere ustez, ez baida sari onik poesia obetuko duenik. Baiña, ustea, uste. Zorionez, ez da nere ustekoa gertatu.
Amar poema lan presentatu ziran: asko naiko onak eta batzuek on-onak. Batez ere, onetatik lau ezin obeak. Aspaldiko urtetan gure artean ezagutu ez dezun erakoak. Erderaz ere, nik neuk, ez dakit era berrian obeagorik irakurri dedan. Lau poeman izenak auek ziren:
1) Pekatu zaharrak eta siñismen berria
2) Ahuntzaren gauerdiko estulak
3) Bidez bide
4) Mindura gaur
Laurak ustekabeak izan ziren neretzat. Gaiñera, bat edo kendu ezkero, ez nekin zentzuk izan zitezkean ere. Bi edo iru, ezagun zan poesiaren alorretarako berriak zirena. Laurak zein baiño zein obeak. Eta ez zan erreza erabagia artzea. Obeto aztertu eta bi alkarrizketa ondorean, Pekatu zaharrak eta siñismen barriari eman genion lenengoko sari bakarra; Ahuntzaren gauerdiko estulak bigarren mailan utzirik, baldin eragozpenen bat edo sortuko balitz. Mindura gaur eta Bidez bide‘ren artean ez giñan saiatu obea zein zitekean erabagitzen.
Gero jakin nuen, lenen eta bigarren oiek Lete eta Sarasola gazteak zirela. Berekin, bi argi berri piztu dira gure literaturan. Gatza ta kemena etzaie palta. Gauza asko esan nairik datoz, molde berrien bidetik. Ibon’ek ongi dion bezala:
“Poeta berriak luma berri bat hartu zuen
gauza zaharrak era berrian esan zituen
bide berriak urratu zituen…”.
Zer egiten duenaren eta zer esaten duenaren kontzientzia dute. Gure artean orain arte egin dan olerki maxkal eta epelarekin ez daude konforme. Batez ere Lete’k, bere guna, gizonaren prolemekin bat egin nai du ta erromantikukeriak alde batera utzirik, “poesiaren poesia” salatzen du “Poeta hoiek” izeneko batean, onela bukatzeko:
“A¡, poeta! Gogorra izango da
zuretzat
azken juizioko eguna”.
Lete’k bere poeman, ezker ta eskubi salatzen ditu mundu ontako gaitzak. Golpera, anarkismo errebelatu batek eragintzen diola dirudi, baiña jarraituz, bere mintzaera aldatzen du moralistara ta gizonaregan espero du. Orregaitik dio:
“Zure bitzan bakardadea sentitzen dezun adiskide hori,
utsunea ustu,
bakardadea bete,
mugak zapaldu,
begiak argiz lilluratu,
bihotzaren samiñak aldendu
nahi dizkitzut”.
Lete, era onetako anaitasunak bultzatzen du. Dion bezala:
“Zure presentzia eta nerea bat egingo dira, eragozpen guztiak bentzituaz”.
Asierako tremendista ura, itzaltzen da biotz samurtasunean, gizonagandikako esperantzak eraginda.
Aregan ikusten da Aresti’ren influentzia. Baiña, bere poemari, as¡ goitik eta behera, batasunezko biribiltasun bat ematen jakin du. Ez dago alperrikako itzik, tarteka edozein poetak izaten dituan ezkutu illunak ere misterioz beterik izango ditu, baiña ez utsik. Orrez gaiñera, bere izkuntza, aberatsa ta bortitza da. Oiartzuko euskeraren giarra nabari zaio. Bai euskera ederra. Ene ustean, Gipuzkoan parerik gabea. Ta orrek laguntzen dio gauzak erreztasunez ta mamitsu adieraztera. Poemaren biribiltasun berbera arkitzen degu bere euskeran ere. Lete’k ez du ardurarik izkuntza nai duen eran menperatzeko.
Ibon Sarasola beste era batekoa da. Onek Mikel Lasaren influentzia du agiri-agirian. Era berriagoko poesi motaren bidetik dijoa. Gaurko munduko poesia ondo ezagutzen du. Euskeltzaleen artean gutxiago konprenituko da, baiña
gaur eguneko herriak ene hitzak on-hartzen ez baditu
biarkoari mintzatuko naiz edo
etzikoari”.
dio berak. Ta, ongi dio. Oraindik gure artean ongi ulertuko ez dan doiñua darama. Lete baiño misterio geiagorekin mintzatzen da. Kapritxuz beteriko olerkiak badira ere:
“Ene barnean daramaten astoak ez du
flauta kasualidadez jo”.
Esango du, bear bada Iriarte alegigilleagandik urruti dagoala esateko.
Molde berrian artean era oiek azaltzen ditu, itzen esan naieri begietarako ere sentidua eman nairik:
“Parkean, azkenengo horria
herortzen
dan
bi
tar
tean…”
Jakiñekoa da iritzi guziak ez dirala ados etorriko. Poesia konkretu ori zergaitik egiten duan?
“Iñork ez daki zer dan poesia.
Nik ez dakit zer, bainan
alor agortuak
ez du fruturik emango
nik aingura eta denpora emango ditut
nork emango du gehiago?”.
Bai batak eta bai besteak ba dute gauza ederrik aski. Bide berriak irikitzen dizkigute. Euskera barnean poesiaren mundua zabalago izatera daramate, frutu berriz ornituaz.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria