« Euskal literatura bizi da | Harri eta herri (Kritika batzuren kritika) »
Harri eta herri / Gabriel Aresti / Itxaropena, 1964
Gabriel Aresti: poeta, arro, ero,… ta biraolari? Sinatu gabea / Zeruko Argia, 1964-07-12
Konturatu gabe pasatuko zitzaidan lagunak esan ez balidate. Ala irakurri dut Z-A 67-an Gabriel Aresti-ren HARRI eta HERRI liburuaz E-tar J.A. bilbotar jaunak dioena.
Zalaparta itzela jaso oi du liburu onek Bilbon; ez nau batere arritzen. Ezta aldeko ta kontrakoak ugari izateak ere. Bai, ordea, bilbotar jaunaren azken itzok: “Laster agertuko dau beste gazte batek poema barri bat, izen onegaz: “Arro eta Ero”… ta biraorik gabe”.
Aresti poeta on ala txar delako gorabera, or konpon. Libre gera iritzi ta gustoak izateko. Arro ta ero dalakoa… or konpon ori ere, esan nai duenaren kontura. (Izenpeturik esatekotan). Baiña ta biraoen ori?
Nola ulertu bear dudan ez nago ziur. Lagunen batzuek itzez itz ez artzeko esan didate. Etzegoela, dudarik gabe, Aresti biraolaritzat salatzea E-tarraren asmoan. Ala izango al da. Ez dakit. Dana dala, gutxi inporta dit E-tarraren asmoak. Aren baimenarekin, gaitz jeneralago baten kontra nator.
Nun demonio aurkitu dizkio liburu oni biraoak iñork? Nik, itsu egon bear dut iñundik ere, ez dut bat bakarrik topatu. Ta billa ibilli naiz. Ez dut iñor publikoki ta jendearen aurrean biraolari salatzeko zerarik aurkitu. Beste amar milla gauza aurkituko nizkioke, bearbada. Biraorik, ez.
Frasetxo bategatik ixillean pasatzen utzi nezakean. Etzait egoki iruditu, alare. Irakurlea gelditu diteke Aresti ez dakit zein dalakoan. Ba-dakit nola sentitzen dan uskeriatxo utsalenagatik bati herejia, birao ta beste olako anatema jeneroak bizkarreratzea. Orduan, errezegi esandako frasetxorik txikienaren kontrako deabrua sartzen zaio bati, infernu osoarekin barreneraiño sartu. Esaera merke asko da kaltegarri ta erremediatzeko galesti.
Egun zahar batean zaplastako garratza ematen zien Orixe zanak PERU LEARTZA-koaren duda mingarriai. “Unamuno, Leartza, ta olako oiek, guk aiña duda ta kezka izan ote dute fede-gauzetan? Ez diegu ohore ori emango. Santuago ta eraso geiago”. Eta nik pentsatu nuen Orixe argia ekiboko batean zebillela au idaztean.
Peru Leartza-koak etzituen irakurri ta goiko itz oiek etzioten miñik eman. Ala obe. Ezagutzen dut Leartza-ren zati bat dugunon arteko (alegia, gizonik geienok, nire iritzian) bat baiño geiago, esaera orrek minduta. Txillardegi bera, iñor baiño geiago. Intziri bat bezala irten zitzaion: “Leartza gizajoari beroaldi batean olakorik itzuri balitzaio…” Eta: “Kontuz! Etzazute epai: santuen Santuaren itzak dira”.
Zer ikusi bear duen gure kontuarekin onek? Gaitz bera dalakoan aipatu dut. Minbera da gure kristautasuna. Susmoz betea. Baztar danak sorgiñez betetzen ditu (gaitz zaharra, beraz), nunaitik zelatan asmatzen ditu etsaiak. Sendotasunikan gabea. Ez gaude erlijio askatasunerako eziak, ez. Onak gaude gure aldamenean protestante, ateo ta gaiñuntzekoak, eskubide berdiñekin ametitzeko. Ta utsa benetako herejea azkar arrapatu baizik egiten ez danean.
Eta santua ez dan kulpa gabea…
HARRI eta HERRI liburuari nik ez diot biraorik aurkitu. Gustatuko litzaidake, ba, E-tar J. A.-k banan banan seiñalatuko balizkit.
Iraiñik ez baiño maitasuna aurkitu dut nik liburu orretan Jaungoiko ta Jesukristo-ganako.
Ez asko moduzko maitasun beraxka, biguinkeriazkoa. Militantearen amodioa baiño. Giartsua, zaintsua. Jainkoaren billa dabillenaren kontua. “Nun da zeruko atea? —Kanta dezagun batea!— Apur dezagun katea!” Edo, “Nundik etorria —izanen da— argia? —Nire fede— garbia?”.
Z-A 67 irakurri izan ez banu etzitzaidan sekula santa kaskarretik pasatuko liburu onetan iñork biraoak aurki zitzakeanik.
Baiña ba-dirudi buruan zeuzkala Aresti-k biraolari joko zutenak, intuizioaren argiak ekarrita: “Egun batean —munduak akabatuko dira…— eta haren (Jainkoaren) eskuman —jarriko dira— ezkerrekoak”. Eta beste Euskera garbia izendatuan dioena: “eta nire arimaren kolorearen kontra munduko —zezen eta aker eta ahari guztiak— oldartuko badira ere seiñaleak izanen dira zeruan”.
Eta batez ere gizona maite du Aresti-k: “Gizonaren alde nagoela, behin Zorrotzako portuan prometitu nuen bezala… Hala da, ni egiaren alde nago, gizona eta egia batera doazalako”.
Ez dagoela Jainkoa maitatzerik gizona maitatu gabe, San Joanek esandakoa da. Ta Batikano San Paulo-rekin, mundu onetako gauza agirietatik Jainko izkutua ezagutzera iritxi gintezkeala. Ez litzake, ba, biurriegia izango Jainkoa maitatzeko biderik aukerakoena gizonaren maitasuna dala esatea.
Onekin guztiarekin ez naiz iñoren kontra ari. Izenez ez. Izanez baietz espero dut. Eizari ordez, itzalari botatzen diot tiroa. Nik ez baitut iñor il nai, ortzak erakusten dituan piztia izutu, baiño.
Eta nik ba-dakit, Aresti-k berak esanda, liburu onen sentidu naturalean ez dala birao sentidurik. Baiña etzegoan, noski, esan bearrik.
Moralistak eta teologoak esaera bat kritikatu aurretik esandakoaren berezko sentidua ezagutu bear dute. Entzuten diogunean bati, “esto no lo sabe ni Dios”, “Cierto como que Dios existe”, ta olako makiña bat, etzaigu biraoa entzuten dugunik iruditzen.
Gero, azkenik, ikusiko da zeruari errespetoa galdu al zaion. Esate baterako, zer irudituko litzaioke E-tar J.A. jaunari Aresti-ren poema batean Jainkoa moskor batekin, zezen batekin konparatuko balitz? Biraoa? Niri ez. Birao arriskurik ez duan norbaitek egiña da konparazio ori…
Beste zerbait litzake birao itzak emen birao estetikoa adierazi nai baligu. Ala balitz, poz-pozik geldituko nintzake errekako ura zigorkatzen jardun naizela jakitearekin. Dana alperrik izan ez dan itxaropenean. Orain, bukatu aurretik, nire susmo apika fundamentu gabekoa nai nuke azaldu. Bearbada besteari bizkarreratzen diedan okerra neronek kometatzen dut.
Nire artean sarri egon naiz Aresti-ren au eta Txillardegi-renak eta beste “alako” daukaguntxoa ez ote dan herejetzat, biraolaritzat, komunistatzat (!!!) kondenatzen, beste alde batzuetatik gustatzen etzaizkigulako. Errexena sustrai sustraitik jo ta ankaz gora botatzea baida.
Gustatzen etzaionari ez diegu kritikatzeko eskubiderik moztuko. Eskubide geiegitxo moztú zaizkigu dagoaneko. Ta kritika modu bat satira dugu. Ederki. Ederki dagoanean.
Jakin nai-nuke zenbaitek esango luketen Aresti-k esan duan “beti paratuko naiz gizonaren alde”, ura. Eta jakin nai ere, zenbaitek berrituko lukean Txillardegi-rena (autsak arrotu dizkiguten bi liburu alkartzeko): “Serbitzari naiz jaiotzaz… Zoritxarrez, ez du Jainkoak itzegiten; baña beartiak itzegiten didate bere ordez, edo Arek auen aoaz… Miren-ek bear nau; nereak bear naute… Aientzat bizi bear dut”. (Leturia-ren egunkariak tesi au duala esan genezake ta alare ba-dirudi gutxi konturatu dirala). Eta Aresti-ren “Nire aitaren etxea defendituko dut”, poema zoragarria.
Laister agertzeko poema orrek “Arro ta Ero” tituloak adierazi dezaigukeana baldin bada beintzat, lagun urkoaren kontrako biraoak obeto izango dituala, sobrare, pentsatzen dut, karidadea baiño. Gauden zai.
Esandako guztiak esan arren, eztabaida geienetan oi dan bezala, seguru asko, eztago E-tar J.A-.ren eta nire artean alde aundirik. Eta berdintsu litzake balego. Dana dala, uzten badit, nire bostekoa eskeintzen diot etsai ezezagunari.
Anarteraiño, ta nire iritzian, HARRI eta HERRI-n eztago biraorik, eta kalte baiño on askoz geiago espero dut liburu onetatik.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres