« Euskal literatura beltza: liburuen azaletan gelditzen den topikoa (II) | “Dudular” »
Elur gainean / Joanes Urkijo / Erein, 1984
Elurgainean Iñaki Camino / Argia, 1985-02-24
Joanes Urkijo euskal idazle berria dugu, eta hau bere lehenengo ipui bilduma. Ipuiak 10 dira, eta banan banan gai nagusia nondik doan adieraziko dugu: “Pilegarden izenekoa” amodio eta sexu ipuia dugu, gabeko tabernazulo batean mamitu daitekeen luzakera handi gabeko maitasuna aurkitzen duen mutilarena. “Dragoia eta laberintoa” agure zahar geldizaleen jakintza batetik bestera nola iragaten den erakusten diguna da, erregin aberats baten handinahiak herria eta gortea bera nola kakazten duen dioskun ipuia kontatzen digu agure zaharrak. “Inmortala” deritzanak euskal literatura argitaratzen duen apaiz izandako batek neska gazte idazle batekin izandako gorabeherak kondatzen dizkigu. “Gorostiaga”, bazkalondoan dastatzeko ipuina dugu. Bilbo inguruko jaun dirudun batek, 100.000 pezetako txekea bota du elizako atabakan konturatu gabe. “Humphrey Bogart gisa”, emakume hadiusteko batekin ezkondurik dagoen gizarajo baten bizikizunak ematen dizkiguna da. “Denborak setiaturik” erdi aroko giroan kokatzen dena da, bertan, gerrara joan beharraren zanpaketa aipatzen da istoria XX. mendearekin ederki lotuz. Bada ipuin honen tartean, gorte inguruko ipuin zaharrik ere. “Txarli etxeratzean”. Euskal Herriko egungo prolema bi, edaria eta droga, salatzen dituena da, bertan neska gazte batek bata nahiz bestea probatuagatik duen bukaera erakusten zaigu. “Elurgainean” ipuinak, mendira doan neskamutil talde baten ibilerak dakartza, afektibidadea, maitasuna eta espak dira nagusi, laguna beste batekin joan zaionak egindako gogoetak. “Ero baten aitorpena”, eskeko batek setiaturik senditzen den gaztearen pasdizoa eskaintzen diguna da. Goizero etxe aurrean topatzen du eta gertaera honek bere eragina izanen du gaztearen bizitzan. Azkena, “Beste ibai bat Jordan aurrean” deritzana dugu. Hemen, autoestopak dakartzan buruhausteak ageri dira, eta baita etxetik kanpo gaudela, hara lehen bait lehen iristeko dugun irrika bizia. Karreteran autoestopista jasoten duten txoferrekiko elkarrizketa eta egoerak dira nagusi.
Hizkeraren aldetik, idazleak euskal erroko hitzetarako duen joera nabaria da.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza