« Neokostunbrismoa | Brecht-en mamuak »
Hollywood eta biok / Javi Cillero / Alberdania, 1999
“B” serieko pertsona eta pertsonaiak Josu Zuberogoitia / Euskaldunon Egunkaria, 1999-07-03
Bai, “B” serieko pertsonak eta pertsonaiak, baina ez dadila inor beldurtu zinemaren azpi-atal hori aipatu dudala eta. Baina koka dezagun idazlea honetaz guztiaz jardun aurretik. Javi Cillero Goiriastuena 1994an hasi zen ezagun izaten euskal literaturan Eddy Merckxen gurpila kontakizunak, argitaratu zuen lehenak, urte hartako Lizardi saria jaso baitzuen. Harrez gero hainbat idazleren literatura euskaratzeaz gain, tartean Mark Twainen Hadleyburg usteldu zuen gizona, Roald Dahlen Atzekoz aurrera hitz egiten zuen apaiza, Charles Dickensen Garai latzak edo Ernest Hemingwayren Francis Macomber eta beste zenbait ipuin, antzerkia eta kronika ere jorratu ditu bilbotar ibiltari honek. Egun Suitzako Geneva hirian bizi da Nazio Batuen Erakundearentzat itzultzaile lanak egiten eta lehenago Estatu Batuetako Reno hirian ere egon zen, Basques Studies Program-en euskal literatura jorratu baitzuen han. Liburu honetan argi ikus daiteke hiri horren eta Estatu Batuen eragina. Hollywood eta biok lanari dagokionez, irakasle katedradun zein kritiko batzuen lana batere maite ez duela argi uzten digun hitzaurreko bortitz batez hasten du Cillerok liburua. Ondoren, hogeita zortzi istoriotxo aurkituko ditu irakurleak. Istorio txiki horiek guztiak bloke nagusi bitan bereiz ditzakegu. Alde batetik, erreflexio pertsonalen antzekoak diren testuak ditugu, eta horietan Cillerok, filosofiaren balioaz, inkomunikazioaz edo euskaltzain batzuen ustezko merituei buruz diharduten istoriotxoak kontatzen dizkigu. Beste aldean, klabe zinematografikoa ardatz hartuta landu dituen ipuinak daude.
Itxura batean elkarren artean oso desberdinak direla istorioak pentsa dezake irakurleak. Bilboko auzune proletarioetatik ekin Renoko basamortu eta kasinoetan kokatu gaitu, Baiona Ttipitik ere igaro ondoren. Tratamenduan aitzitik, bat egiten dute istoriook. Eta zinema gogora ekarriz egiten dute. Izan ere, flash back-aren eta elkarrizketen erritmoaz egiten dituen erabilpenetan zinemako kameraren mugimendua irudika lezake irakurleak. Azkenengo sekuentzia, eta era berean ipuinaren amaiera, itzalpean uzten duen kamera litzateke era horretan, ikusle eta irakurle suertatzen garenon jarrera pasiboa apurtuz.
Pertsonaien tratamendura jo dezagun. Zinemaren glamourrarekin zerikusi gutxi duten pertsonaiez osatuta dago Hollywood eta biok liburua. “B” serietik pasa ezin duten pertsonak pertsonaia egin ditu. Hainbat aurkitu ditugu Cilleronen lanean, zalditik jaitsi eta aldageletara joan ondoren, aktore nagusiari begiratzen dioten pertsonaiak, izarra autografoak sinatzen dagoen bitartean. Edo gizarteak beheko pisuan kokatu duen agure bohemioa, espetxealdi luzetik askatasuna lortu berri. Pertsona pertsonaia eginda, “B” serietik atera ezinik osatu ditu protagonistak.
Liburu honetan beste zerbait ere bada azpimarragarria. Nabarmena. Hollywood eta biok-en Javi Cillerok han-hemenka zinemari eta literaturari egiten dizkien erreferentziak hain zuzen ere. Liburua irakurri eta orrialdeak pasa ahala, begien aurretik igaroko zaizkigu Michael Curtizen Casablanca filmako Sam, Jorge Luis Borges, James Cagney, Franz Kafka, William Shakespeare eta Humphrey Bogart. Literatura batetik eta zinema bestetik hartu ordez, bien artean fusio antzeko bat sortu du Cillerok. Desberdintasunak desberdintasun izango dira. Baina, irudi bakar batek ehun hitzek baino gehiago balio badu, ziur biek batera oraindik gehiago balioko dute.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi