« “B” serieko pertsona eta pertsonaiak | Falta izan dugun idazlea »
Keuner jaunaren kondairak / Bertolt Brecht (Joxerra Gartzia) / Alberdania, 1999
Brecht-en mamuak Javier Rojo / El Correo, 1999-07-07
Brecht-en Keuner jaunaren kondairak izeneko liburu honen azalean “narrazioa” hitza agertzen bada ere, zaila iruditzen zait liburu hau genero horretakotzat hartzea, non ez den narrazioa zentzu oso zabal batean hartzen. Berez, aforismoen bildumatik hurbilago dagoela dirudi. Eta aforismoekin gertatu ohi den bezala, aho biko ezpata bihur daitezke idazlearen eskuetan. Batetik, aforismoak pentsamendu sakonak era sotil eta adierazkorrean azaltzeko lanabesak izan daitezke. Bestaldetik, ordea, era sotil eta adierazkorraren liluran gera daiteke idazlea, sakon-itxuran ezereza edo ulertezina eskaintzen digularik. Oreka zail honetan mugitzen da idazlan hau. Brecht-en ideia (mamu) nagusiak azaltzen dira hemen: boterearekiko jarrera, gizakien arteko harremanak, jainkoa, dirua, intelektualei eta pentsalariei dagokien papera… Irudi inpresionista bailitzan garatzen da, koherentzia osoz jantzita batzutan, kontraesankorra bestetan. Idazkerak estilo biblikoaren itxura hartzen du askotan, parabolak erabiltzeko joerarekin. Brecht ezagutzeko liburu interesgarria, dudarik gabe. Arazoa, nire ustez, bestelakoa da. Brecht ez, baina bere mundua ezagutu nahi duen irakurlearentzat baliagarria izan al daiteke liburu hau? Hauxe nire duda.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi