kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ipuin euskaldunak / Gerardo Markuleta / Iban Zaldua / Erein, 1999

Neokostunbrismoa Javier Rojo / El Correo, 1999-06-30

Formato bitxia du Markuletak eta Zalduak argitaratu duten Ipuin euskaldunak izeneko liburu hau. Berez ez da bi idazleren artean idatzitako liburu bat, baizik-eta izen bereko bi liburu, batera argitaratuak. Formatoak berak adierazten du hori, bataren kontrazala bestearen azala delarik. Azken urteotan korronte berritu bat agertzen da kondagintza, “neokostrunbrismoa” edo dei litekeena. Bi ildo nagusitan banatuta agertzen da, gainera. Alde batetik, neokostunbrismo “kutrea” (era sinple batean azaltzeko, errealismo zikinaren literatur ereduak imitatzetik sortzen dena) eta, bestetik, ironikoa: kostunbrismo klasikoaren moldeak gaurko gizartean eta ikusmolde modernoekin aplikatzetik datorrena. Zalduaren ipuinak azken mota honen adibideak iruditzen zaizkit. Euskal fauna moderno tipiko-topikoan agertzen diren osagaiak (militanteak, euskaltegiak, etab.) esku ironikoz jaso ditu, ipuin dibertigarriak egiteko. Markuletaren ipuinen kasua piska bat desberdina da. Honen asmoa ez da, nire ustez, euskal fauna topiko hori deskribatzea. Baina hainbat elementu hartzen ditu handik, irakurleari ixiltzen zaion tabu baten inguruan istorioak egiteko. Ikuspegi bikoitz honekin bi idazleok Euskal Herriko irudi osatu bat eskaini digute, oso ondo idatzita gainera.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak