kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Un ange passe --isilaldietan-- / Pello Lizarralde / Erein, 1998

Aingerua igarotzen da Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-07-03

Izenburu polita du liburu honek. Un ange passe, aingeru bat igarotzen da. Hala esaten da elkarrizketa bat eten eta isiltasun luzea gertatzen denean, aingerua igarotzen dela alegia. Izenburuak badu zerikusirik liburua osatzen duten lau ipuinen (edo narrazioen) izpirituarekin. Nola itsasazalaren azpian bizitza anitza eta ugaria dagoen, halaxe hitz multzoen azpian, bizitzaren isiltasuna. Ez da beraz ohiko ipuingintza Pello Lizarraldek eskaintzen diguna. Esaten duenak garrantzia du, haundia gainera. Estilo aldetik begiratuta, oso landua da narrazio hauena; hitzen katea erritmikoa, xehetasun guztiak azpikoz gora jartzen dituena. Baina garrantzitsuen azpitik doa, bizitza azpitik dabil harat-honat, isiltasunez (edo aingeruz) antzaldaturik. Izan ere, testuak irakurrita badirudi ezer ez dela gertatzen ipuinotan, begien engainagarri dela idatzitakoa oro. Baina esan bezala, eta hor dago idazlearen trebetasuna, ohartzeke (itxuraz) igarotzen baita igarotzen den oro.

Bada, gainera, aipatu nahi nuen beste kontua. Narrazio bakoitzak bere geografia du, ezberdina guztietan. Nago idazleak, oso deskripzio aberatsak taxutzen baitutu berak, joko bat proposatu digula irakurleoi, berak emandako datuen arabera jakin behar dugu zein den geografia hori. Lehenean, izotza eta elurra medio, istripu baten lekuko egiten gaitu, mendate batean, benta baten ondoan. Bigarrenean metroa duen hiria dakarkigu, hiri haundia, ordoki baten erdian dagoena, taberna zikin asko dituena. Hirugarrenekoa Atlantiko ondoko hiria da: tranbiak, ibai-ahoa, portua, abadategia, poeta ezagun eta anizdun baten hilobia. Laugarrenean, Azore uharteak ageri zaizkigu. Politena da bera, nire iritziz, oihartzun literario ugari dakartza, Melvillerenak esaterako, edo-etaTabucchirenak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak