« Klasiko berritua | Literatura hutsa »
Bart irakurtzeko gaur izkiriatua / Xabier Izaga / Susa, 1998
Ilargia itzali ondorengo hegaberak Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1998-12-19
“Ziegaren ilunenean, presoak amets egiten du. Isolamenduaren gogorrenean, presoak ihes egiten du. Hitza asmatzen du, eta orduan literatura sortzen da. Euskal literatura kartzelan hasi zen. Gure lehen idazlea kartzelan sortu zen. Kartzelak egin zuen Etxepare idazle. Ilunaren ziegan, bakartasunaren ziegan, hika egiten dio bere buruari, beste ni bat sortzen du: presoak idazle bat sortzen du idatz diezaion. Orduantxe sortu zen euskal literatura, Mosen Bernatek Bernat Etxepare idazlea sortu behar izan zuenean”.
Klasiko bihurtu dira ia orain bi urte Koldo Izagirrek idatzi eta 40 euskal idazlek sinaturiko agiriaren hitzok. Euskal presoei euskara debekatuz euskal literatura ere zigortzen dela gogoratu asmo zuen agiriak, ziegaren barruan literatura lagun izan duten eta oraindik ere hala duten hainbat lagunen izenak ere bazekartzan: “Bere buruaren kantua egitea debekatu zaie gure Etxepare berriei. Euskal literatura kartzelan ere garatu da: Etxepare, Larralde, Etxahun, Iparragirre, Etxamendi, Iztueta eta ezin konta ahala autore anonimok literaturan aurkitu zuten bere maluren kontsolagarri. Egun, Jokin Urain, Mitxel Sarasketa, Angel Rekalde, Karlos Gorrindo, Mikel Ibarguren, Xabier Izaga, Jon Tapia Irujo, eta beste askoren lanak gure kulturaren zati dira”.
Bat gatoz Izagirreren hitzekin. Orain bi urte argitaratutako Mikel Ibargurenen poemak bezala, Xabier Izagak oraintsu plazaraturikoak irakurri besterik ez dago. Bart irakurtzeko gaur izkiriatua, Carabanchel, Puerto de Santa Maria, Herrera de la Mancha eta Caceresko espetxeetan ondutakoa da, ziegaren bakardadean. Eta ez du edonork ondu, Xabier Izagak baizik, 1960an jaio eta 1980tik preso dagoen gasteiztarrak, literaturaren sareetan, zenbait urtez espetxekide izan zuen Joseba Sarrionandiaren eskutik erori zenak.
Testuartekotasuna eta elkarri egindako keinuak —liburuaren izenburutik hasita— baztertuta, ordea, Izagaren liburua da hau. Berea. Atzeman daitezke honen eta haren eraginak, baina bere estiloa landu du gasteiztarrak. Poema xumeak dira, eta, aldi berean, sakonak. Gozoak eta zorrotzak. Saminak sortuak, baina ironiaz jantziak, egunerokotasunari umore maltzurraz heltzen dionarenak. Ederrak.
Ildo horretan, gainera, adierazgarriak oso idazleak egunkari honi eskainitako elkarrizketan esandakoak:”Ez nuen negartiegi azaldu nahi. Hemen ez gaude etengabe negar batean, batzuetan pentsatzen hasita motiborik falta ez dugun arren. Momentu txarrak ugari badira ere, onak ere baditugu. Edozeinek bezalaxe, sofritu eta barre egiten dugu, oro har ez gara inor baino gogorrago, ez bigunago. Hori adierazi nahi dut, amaren semeak garela. Duintasuna da kendu ezin dizkiguten gauza bakanetako bat, eta, agian horregatik, arreta handiagoz begiratu behar dugu. Jarrera indibiduala da, baina kolektiboa ere bada, eta, bai, euskal preso izateari loturik dago hein batean. Hortik dator sakabanaketaren porrota, kaleko sustengua ahantzi gabe, jakina. Nolabait, ehortzirik gaude, baina bizirik, eta umorea eta ironia, baliabide literario bat ez ezik, jarrera bat ere bada”.
Eta jarrera horren lekuko dira liburuaren bederatzi atalak. Bihotzaren leiho bihurtu ditu Izagak poemak, eta hegaberen moduan hegaldatu ditu orrialdeetara. Askatasuna idatziz. “Gure gutunak / hegabera horiek”, d io poema batean. “Zeldako argiarekin batera / ilargia itzali dute”, beste batean. Xabier Izagak, zeldako argiarekin batera ilargia itzali ondoren izkiriaturiko poemak, hegabera horiek, bere helmugara iritsi dira. Liburu hau da Gabonetarako gure gomendioa. Zuek bihar irakurtzeko, guk gaur izkiriatua.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi