« Ilargia itzali ondorengo hegaberak | Bizitzaren lainoak »
Groelandiako lezioa / Bernardo Atxaga / Erein, 1998
Literatura hutsa Javier Rojo / El Correo, 1998-12-23
Atxagak bere azken narrazio-liburu honetan alfabetoaren xarmari men egin dio. Istorioak egituratzeko era baten bila, sistema aseptiko, neutro eta arbitrarioena aukeratu bide du eta, horri jarraituz, kontakizun bakoitzaren haria zabaldu. Dena dela, liburu horren balioak behar bezala dastatzeko, ezinbestekoa iruditzen zait Atxagak irakurleari proposatu dion literaturaren azpian dagoen teoria onartzea. Bestela… Literatur teoria hori, labur-zurrean, hiruzpalau ideia hauetara bilduko nuke: 1. Atxaga Unberto Ecoren “opera aperta” horretaz haraindi joan da beste urrats bat emanez. Hori egin duten idazlanentzat obra hutsa (hau da, hutsik dagoen obra) izena proposatuko nuke, esanahi asko edukitzetik, edozein esanahi edukitzera, edota esanahirik batere ez edukitzera dagoen aldea benetan txikia baita. 2. Atxagaren literatura behin eta berriro bere buruaz ari da, literatura bera ez den errealitate guztia alde batera utzita. 3. Umorearen diktadurapean idatzi du liburua; horren arriskua begibistakoa da: nahi gabe, atal batzuek txiste errezen itxura har dezakete. Muga hauen barruan, Atxagak testu borobila egin du, honetan ez dago dudarik. Baina irakurle maliziotsu bati galdera hau burura dakioke: halako makinaria ederrak ezertarako balio al du?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi