« Gogorkeria estaltzen duen majikotasuna | Iraganaren eta bihotzaren hitza »
Herioaren itzalpeetan / Andolin Eguzkitza / Txalaparta, 1998
Idazlearen liburuak Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1998-11-07
Orain dela hilabete batzuk argitaratutako liburu berrien errepasoarekin jarraituz, honako honetan, Andolin Eguzkitzaren azken liburu interesgarria aipatu nahi dut. Herioaren itzalpeetan da bere izenburua, eta bertan Antonio Azkoiti abertzalearen bizipenak kontatzen zaizkigu.
Orokorrean, idazleak, Azkoiti pertsonaiaren eskutik, 1936ko gerraren inguruan gertatutako ekintzak eta ondorioak azaltzen dizkigu. Pertsonaiaren eta bere inguruko beste jendearen lehenagoko eta baita geroko gertakariak ere.
Kokapenaren aldetik, bi dira leku nagusiak: Iruñea eta Hego Amerika. Liburua Iruñean hasi eta gero, gerra piztu eta frankistek irabazi ondoren, Hego Amerikara garamatza egileak pertsonaien bizipenak jarraitzera.
1936ko gerraren inguruan azken aldi honetan hainbat liburu argitaratu dira. Gehienak literaturaren ingurukoak, narratiba izan delarik jenero erabiliena. Esaterako, hor ditugu Luis Mari Mujikaren eta Patxi Zabaletaren lanak.
Agian, lehengo egunean egunkari honetan irakurri nuen bezala, jenero historikoan faltan botatzen dira gai honen inguruko lan gehiago. Nik ere hutsune hori sumatzen dut. Hala ere, onartu behar da azken aldi honetan aurrerapen nabarmena egin dugula, guztien gainetik Luis Fernandezek eta Josu Txuekak idatzitako Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian azpimarratuz.
Badirudi Euskal Herrian aurrera egingo duten azkenengo ikerketa egitasmoen artean gerra haren inguruko gai berriak ere aurkeztu direla. Guztia gutxi izango da historiaren zati hura ezagutarazteko. Hala ere, ziur naiz datu berriak eta interesgarriak azalduko direla eta gai honen inguruan ideia esanguratsuak azalduko direla, gai bera, berez, liluragarria baita.
Eman dudan azken arrazoi horrengatik, gehienbat, Andolin Eguzkitzaren liburuak asko harritu nau. Gaia kokaturik dagoen espazioa eta denbora historikoa kontuan hartuz, zaila egiten zait ulertzea Andolin Eguzkitzak zergatik aukeratu duen Antonio Azkoitiren istorioa. Bai protagonistak eta baita istorioak ere ez baitute ezer berririk ekartzen. Irakurleak, liburuan aurrera doan heinean, ez du sentsaziorik ez istorioa aurrera doalakoa, eta ezta istorioa bera interesgarria delakoa ere.
Liburua ongi idatzita dago. Eguzkitzak, narratibaren eta, zehazki, eleberriaren teknikak eta formak menperatzen dituela argi eta garbi adierazi eta erakusten du, baina edukiak, gaiak, nire iritziz, ez du ezer berririk ekartzen.
Agian neure arazoa izan da, azken aldi honetan gai hau asko jorratu eta aztertu baitut baina, orokorrean, liburu edota lan baten muina izan behar duena, istorioa, irakurlea lepotik heldu eta askatzen ez duen istorioa, nik ez dut antzeman. Hala ere, gaiaren inguruan interesa duenak irakurri beharreko liburua du hau, datuak eta iritziak nabarmen azaltzen baitira orduko egoeraren inguruan.
Askotan, idazle askok beren buruentzako soilik idazten dutela uste dut. Eta oinarrian, funtsean literatura eta artea hori dela defendatuko duen lehenengoa ni naiz. Baina ez dugu ahaztu behar irakurleria eta ikusleria ere atzean dugula eta beraiek ere parte hartzen dutela hain ederra den komunikazio modu honetan.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta