« Mende bat hitzetan | Ustezko ikertzailea »
Orbanak / Juan Ramon Madariaga / Olerti Etxea, 2001
Madariagaren “Orbanak” kaleratu du Olerti etxeak Jon Kortazar / El País, 2001-06-25
Orbanak izenarekin eta Zarautzeko Olerti etxearen babesean, Juan Ramon Madariagak bere lan poetikoaren antologia atera du. Madariagaren lanaren historia ezagutzeko ate eta sarbide dugu Orbanak azken liburu hau.
Lau libururen egile dugu Madariaga. Bosgarrena laster argitaratuko omen du, eta denen berri, labur horixe bai, ematen du liburu txukun honetan.
Ez omen da poesiarik irakurtzen, argitaratu gutxi egin omen da poesia, eta poesia irakurtzeko bide gisa zabaltzen den bigarren pasabidea dugu hau. Lehena musika eta kantarien bidez osaturikoa genuen. Poeta eta musikarien arteko zubian ez da inoiz etenik egon eta azken urteotan zabalago dagoela dirudi.
Errezitaldien helburua zein ote den galdetzen dute batzuk: errezitaldia bera entzun eta kito, edo errezitaldia libururako irtenbide, hona bigarrena. Ez dakit, ez naiz ni erredukzioaren zale eta lehena betetzen bada nahikotzat joko nuke, bigarrena baletor hainbat hobe.
Antologiaren saialdia ez da lehengoz betetzen gure artean, baina dena gutxi izango da garaiotan irakurlea poesiara hurbiltzeko.
Bere lau libururen poema gutxi batzuk aukeratu ditu Madariagak bere lan poetikoaren historia egiteko orduan: Imentzioaren pergarmuak (1989), Galera errepikatuak (1992), Elaien ausardia (1993), eta Argia sortzen den izartegia (1996) izan dira orain arteko bere lanak. Argitaratzear dagoen berri bateko lanak osatzen dute Orbanak liburua.
Euskal poesiaren alorrera agertu zen momentutik ezaugarri finkoak agertu ditu Juan Ramon Madariagak. Gai aldetik gai nagusiak maite ditu, heriotza, maitasuna, paisaiaren eta naturaren ikuspegi zolia.
Tonua aldetik galderak erakutsi ditu, eta tonu elegiakoak adierazten du ondoen, nire ustez, bere agerbidea. Idazkera aldetik, Sarrionandiaren joera ez du inoiz ahaztu eta tonu epikoetan agertu badu tentaziorik, bere idazkerak zubereraren zaletasuna du, eta inoiz Berrizbeitiaren lana ekarri du gogora. Laster du agertzeko bosgarren lana Madariagak eta lan horretan bere bidaietako paisaia garbiak (Everestera igotzeko saioak egiten ditu poetak) utzi du aztarnarik bere lanean.
Garbia da Madariagaren poesiaren neurria eta hizkera, noiz edo noiz estetizismorako eta zailtasunerako makurtzen bada ere bere hiztegia. Sinbolismoaren bideetatik abiaturiko poeta dugu bizkaitarra eta antologia honen bideetan ikusiko du irakurleak zein adierazpen berezia duen poetak.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro