« Ordena kaosean | Madariagaren “Orbanak” kaleratu du Olerti etxeak »
XX. mendeko poesia kaierak / Bitoriano Gandiaga / Susa, 2001
Mende bat hitzetan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-06-23
Mende bat joan da, edo joan zaigu, hitzetan batez ere. Ez da joan orbanik utzi gabe, eta oraindik hemen gabiltza nola sendatu ez dakigula. Bitoriano Gandiaga ere joan zaigu, mendea hastearekin batera, edo hortxe-hortxe. Gogoan dugu eta piska batean ere gogoan izango dugu haren hitza batez ere. Hark entzuna izateko idazten zuen, irakurria bainoago, entzuna izateko moduan. Baina haren poesiak, hitzetik abiaturik, belarrira zuzenduz, begia ere harrapatzen zuen batzuetan, edo eskua, edo oina —oinazerik gabe—. Susa argitaletxeak XX mendeko poesia bildu nahi du, kaieretan, koadernoa esateko hitz polit bat baita kaiera. Euskarak hitz politak ditu beste hitz batzuk esateko, baina hala ere, ederzale ez garela frogatzeko gehienetan hitz polita arbuiatu eta beste hitza, hitz bestea, hartzen dugu hizpidean, hizketa itsusiagotuz, zatartuz. Koldo Izagirrek egin du orain arte kaleratutako kaiera guztietan —hogeitahamar, uste dut—, poeta bakoitzaren lanaren hautaketa, eta berari zor diogu hitzaurre labur bezain zehatza, adierazgarri bezain ederra.
Nik Gandiagarena aukeratu dut erakusgarri. Berak laburbiltzen baititu, nik uste, Euskal Herriko poesiak bere mendean izan dituen joera nagusiak. Baina ez da bakarra; zorionez, ez da bakarra. Poeta asko dago gure herrian, batzuk gazteak eta besteak zaharrak, izan behar duen bezala, eta esango nuke poesiak loraldia bizi duela hitzetan behintzat, nahiz hitzetan dagoenetik gutxi bihurtzen den paperera, poesia-hitz gutxi argitaratzen baita.
Ez dakit zergatik. Susak XX mendeko poesia bildu nahi du, eta gehiena —hogeitahamar kaiera uste dut— kalean da. Hitzak bere historia du gurean, bere ibilbidea egina baitu orain dagoeneraino iristeko. Ondo dago ezagutzea.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi