kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Egun denak ez dira berdin / Xabier Etxeberria / Elkar, 2001

Ustezko ikertzailea Javier Rojo / El Correo, 2001-06-27

Xabier Etxeberriak nobela bat plazaratu du “Egun denak ez dira berdin” izenarekin. Argumentuaren oinarria nobela beltzean agertu ohi direnak bezalako ikerketa bat da, baina protagonista ikertzailearen papera betetzen duen pertsonaia, Tasio izenekoa, urrun dago heroi gogor klasiko horietakoa izatetik. Izan ere, Gurutze Gorrian destinatuta dagoen mutila bat baino ez da ikertzaile ustezko hau eta anbulantziarekin joatea suertatu zitzaion istripu baten gorabehareak argitzeko asmoz ekin dio ikertzeari.

Kontakizunak bi hari jarraituz egiten du aurrera. Alde batetik, protagonistak burutzen duen ikerketa dugu; bestaldetik, Mireni, taberna batean lan egiten duen neska bati, dagokion istorioa dugu. Bi hariok hurbildu eta urrundu egiten dira, batzuetan elkar osatuz, bestetan batak dioena besteak ukatzen duelarik. Liburu honen gauzarik interesgarriena aipatzekotan, narratzaileen erabilera nabarmenduko nuke, zeren mota eta izaera desberdineko narratzaileekin jokatze (eta jolasten) baitu idazleak, ikuspuntu desberdinak eskaintzeko. Oker ez banago, Xabier Etxeberriaren lehenengo nobela da liburu hau, eta batzuetan hori nabaritzen bada ere, ezin uka idazleak hasieratik bukaeraraino irakulearen arreta gordetzen dakiela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak