kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Norbait dabil sute-eskaileran / Harkaitz Cano / Susa, 2001

New Yorkeko koadernoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-06-30

Harkaitz Canoren poema liburu hau behar den gisa—ez galdetu niri zer den behar den gisa, baizik eta nork bere buruari galdetzea nahikoa—, hartu behar da lehendik Harkaitz Canok asko ez dela idatzi eta argitataraturiko “Piano gainean gosaltzen”, eta jakingo du gosaltzeko modu ugari dagoela New Yorken: diamantekin, edo-eta piano gainean. Esan dezadan, bide batez, Pako Aristik eta biok sarri gosaldu dugula diamantedun neskekin, pianojotzaile batek ondotik eta pianoz Moon River jotzen zigun bitartean. O tempora! O mores! Esan nahi dut Harkaitz Canok aipaturiko liburuan, pianoarenean alegia, New Yorkeko esperientziak kontatzen dizkigula, era atsegin, alai eta dotorean. Eta New Yorkeko esperientzia eta eskarmenturik gabe nekez idatziko zukeen Harkaitz Canok sail honetara ekarri dugun poema liburua.

Esan daiteke Harkaitz Canok “New Yorkeko Koadernoa” idatzi duela. Horrek ez du esan nahi poema askok Estatu Batuetako hiri erraldoiarekin zer ikusia dutenik, baina liburuko hiria, liburuko espiritua, New York da. Izan ere, liburu batean hiri bat, emakume bat, munduan zeruertza bezala baitira: toki guztietatik ikusgarri, baina inondik ere ez eskura. “Brooklynerako hirugarren irteera” esaterako, hiriaren aurpegi ilunaren argazkia da. Ez dezagun pentsa, dena dela, gure honako hiriak halako aurpegirik ez duenik. Eta horretaz gain liburua New Yorkeko —edo Estatu Batuetako— kulturak dakarrenari buruzko gogoeta da. Irakurri Basquiati eskainitako poema, paretak pintatzen hasitako gizona bera, eta orain haren lana museorik ospetsuenetan da.

Hemen ez da halakorik gertatzen, ezta gertatuko ere: hemengo pareta pintatzaileek ez dute museoan amaituko. Eta poetok ez dakit non amaituko dugun.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak