kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Ideia Zabaldu Tour 95 / Garbiñe Ubeda / Susa, 1995

Ideien kontrabandoan Xabier Artola / Euskaldunon Egunkaria, 1996-04-20

Garbiñe Ubedaren lana kazetari gisa ezaguna dugu Argia aldizkarian, baina orain Negu Gorriak taldearekin proiektu berri bati ekin dio. Hala bada, ohizko disko eta bideoetatik at, Ideia Zabaldu Tour 95 formatu berri batean aurkeztu digute, prosan alegia. Baina lan honek ez du Europan barrena egindako biraren ibilbidea deskribatzen soilik, bisitatutako lurraldeetako giro eta mobidak ere jakinarazten dizkigu: Italian, Alemanian eta Frantziako eta Espainiako estatuetan emandako kontzertuez gain, bertako gaztetxe edo antzekoen antolaketa erak, jendea, giroa, kontzertuak emateko izandako harremanak eta abar topatuko ditugu bertan.

Erromako Villaggio Globale, Florentziako CPA (Centro Populare Autogestito), Paduako SOC-Pedro (Spazio Occupato Conquistato-Pedro) eta Alemaniako, Frantziako eta Espainiako zentro eta musika aretoak ezagutzeko parada ematen digu Garbiñe Ubedak, baita bertako jendearekin izan duten erlazioa ere. Autogestione laboro edota Cultura Solidarietá leloek bertako giroa erakusten digute: elkartasuna alor guztietan, eta kultura alternatiboen aldeko apustua. Horretaz guztiaz gain, besteak beste Banda Bassotti, Wemean, Siniestro Total eta Revolver taldeekin izandako harreman estu eta beroa ere azaltzen digu, kontzertuak ematea posible egingo duten harremanak, alegia.

Egia esan, ezin genuke lau hitzetan laburbildu liburu honetan kontatzen den guztia: Bartzelona aldeko uholdeak, toxikazioak, polizi miaketa…

Hori guztia hogei kapitulutan geureganatzen digu Garbiñe Ubedak, biraren atal ezberdinak jasoz. Usurbilen furgoia kargatzen dutenetik (On the road kapituluan) azkenik Euskal Herrirako bideari ekiten dioten arte (Kortaturen kanta batek, Etxerat!, izena ematen dion kapituluan) hamaika gora-beheraren berri izango ditugu. Baina, gainera, hogei kapituluan ostean argazki eta material grafiko piloa aurkituko dugu, Birako azken emanaldiak eta Oiartzungo Hitz Egin kontzertuko arrakasta biltzen duen epilogoarekin batera, nolabaiteko balantzea eginez.

Bestalde, aberatsa dugu hizkuntza aldetik, bizia, egunerokoa. Erreala, azken batean. Eta horrek liburua irenstera bultzatuko gaitu. Errealitate hori ez da, ordea, idazkeran soilik islatzen, atzerriko giroa eta pertsonaien bitxikeriak ere oso tonu erreal eta naturalean dakuskigu. Akaso, bitxikeria horrek fan porrokatuentzat gustagarriak izango dira…

Beraz, irakurterraza, atsegina, behin hartu eta irakurtzeari uztea zaila den liburu baten aurrean garela esan behar. Ideia Zabaldu Tour 95: ikusitakoaren arabera, edo, hobeto esanda, irakurritakoaren arabera, ideia zabaldua.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak